[Librezale] Viking euskaratzeko laguntza

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Ast, Abu 1, 15:22:00, CEST 2013


ar., 2013.eko uztren 30a 21:19(e)an, Mikel Iturbe Urretxa(e)k idatzi zuen:
> Kaixo Alex (eta besteok),
>
> Egia esan, terminologia ikaragarri zaila egiten zait. Beraz, saiatzen
> naiz ahalik eta erreferentzia gehien batzen, bai euskarazkoak bai
> atzerriko hizkuntzetakoak, erabaki bat hartu baino lehen. Jarraian
> doaz aurkitu ditudan batzuk.
>
> Alde batetik, Wikipedian Waypoint hitzak zenbait hizkuntzatan duen
> adiera [1] ikus dezakegu. Bertan, Waypoint orokorraz gain,
> frantsesezko kasuan "Point de cheminement" erabiltzen da, Kanadako
> gobernuko dokumentu batetik aterata, antza; alemanez, "Wegpunkt". Biak
> ala biak "(ibil)bideko puntu" edo "(ibil)bide-puntu" modura itzuliko
> nituzke nik.
>
> Track-ari zentzu honetan, Gorkak komentatu duen "pista" baino, nik
> uste dut gehiago gerturatzen zaiola "aztarna" moduko termino bat.
> Azken batean eginiko ibilbidearen erregistroa modura ikusten dut nik
> track-a (denbora ere gordetzen baitu).
>
> Hori esanda, euskarazko "taxuzko" erreferentziak aurkitzea zaila egin
> zait. EJko ingurumen hezkuntzako aldizkariko 31. zenbakian, Ihitzan
> [2], hitzok bere horretan agertzen dira (waypoint, track). Bestalde,
> Ander Goņik Berrian OSMri buruz idatzitako artikulu batean [3]
> track-arentzat "arrasto" hitza erabiltzen du. EJk duen ibilbideei
> buruzko webgune kolaboratiboan [4], hartu dudan lehen inpresioa da
> zera izan da, "ibilbide" hitza erabiltzen dela "track" eta eginiko
> bidearen sinonimo gisa (eta ez da gauza bera). Bertara igotako
> ibilbideetan, waypoint hitza ere agertzen da, baina ez dakit nahita
> den, ala erabilitako plataforman [5] lokalizatu ez delako.
> Tutorialetako bideoetan [6] agian agertzen dira hitz hauen euskarazko
> adierak, nik ez ditut ikusi.
>
> Eta guzti hau esan eta gero, egia esan, Alex, ez dut oso argi zer
> egingo nukeen. "Ibilbide-puntu" eta "arrasto" hitzak gustatzen
> zaizkit, baina ez dakit ezta komenigarria litzatekeen hain errotuta
> dauden "waypoint" eta "track" baztertzea.
>
> Espero dut erreferentzia eta hausnarketatxo honekin zerbaitean
> behintzat lagundu izana.
>
Lehenik eta behin eskerri asko iritzia eman duzuen guztioi.
Holako kontsulta bat egiteak alde txar bat du: ezin guztioi kasu egin 
eta, lokalizazioaren aurrera egiteko, erabaki bat hartu behar izan dut 
(batez ere Viking euskaratzen laguntzen ari diren Gorka eta Alaitzi begira).

Behin behineko erabakia hau da:

*Waypoint  ->   puntu, bideko puntu, bide-puntu**
**Track        ->   arrastoa**
**Route       ->   ibilbidea*

Hasiera batean waypoint eta track bere hartan mantentzeko iritzia nuen 
baina konturatu naiz, berez terminoak ez direla berriak erabilera 
baizik. Zenbaitetan gailu edo kontzeptu berriekin ingelesezko terminoak 
onartu beharko ditugula baina kasu honetan hondartzan paseo bat eman 
eta  hondar bustian utzitako arrastoaren gainetik bueltatzea eta eta 
GPSn track bat grabatu eta bueltako bidea egiteko erabiltzea 
teknologia-aldeketa bai baina termino-aldaketa ez zait beharrezkoa 
iruditzen.

Waypointaren kasuan 'puntua' proposatzen dut, eta zehaztasuna behar 
denean 'bideko puntua' (bideko zazpi puntu ezabatu dut) eta interfazeko 
menuetarako eta trinkotasuna behar denean 'bide-puntua'. Horrela '700 
puntuko ibilbidea deskargatu dut', 'onddo-lekuan puntu bat jarri dut', 
'bide-puntua izendatu', 'bideko puntuari argazkia erantsi diote', 
'arrastoak zenbait okerreko puntu zituen'...

Track terminoaren kasuan Gorkak proposatu duen 'pista' terminoa 
diskoentzako utziko nuke zeren mendiko testuinguruan nahasgarria gerta 
daiteke bertan 'pista' asfaltatu gabeko bide zabala ulertzen da. Aztarna 
eta arrastoak egokiak iruditzen zaizkit. Bien artean arrastoa hautatu 
dut. 'Buelta egindako bidearen arrastoaren gainean' egingo dut GPSrekin 
edo GPSrik gabe.

Ibilbidearen kasua erreza izan da bere erabilera oso zabaldua dagoelako.

Norbait lokalizazioa bukatzeko lagundu nahi badu bertan egin dezake: 
https://translations.launchpad.net/viking

Eskerrik asko.



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130801/0b6cc9c6/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago