[Librezale] Aplikazio baten lokalizazioa

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ast, Api 18, 23:51:21, CEST 2013


Nire aldetik ere: animo!

Proiektu berri batean zerotik has zaitezke,

http://librezale.org/wiki/Hutsuneak_euskarazko_software_librean

edo dagoeneko martxan dabilen proiektu batean ekarpenak egiten has
zaitezke.

Librezaleko wikian ikusiko dituzu proiektu batzuk semaforo gorri, berde edo
horiarekin. Semaforo berdea daukaten batzuek ere hutsuneak izan ditzakete.
Ekarpen berriak edozein proiektuk eskertzen ditu.

http://librezale.org/wiki/Lokalizazio-gida

http://librezale.org/wiki/Lokalizazio-gida#Lokalizazioa_hasi_baino_lehen:_koordinazioa

Koordinazio hori bilatzeko edo beste antzeko edozein kontutarako zerrenda
hau erabiltzea erabakitzen baduzu, primeran!



Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130418/2f36258b/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago