[Librezale] Mozilla Manifestuaren euskaratzea

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Ost, Api 10, 08:12:54, CEST 2013


2013/04/09 23:09(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> funtsezkoak diren printzipio
> batzuk bat bahetu ditugu.
> Internet bizitza modernoaren osagai garrantzitsua da —
irakurketa azkarregi baten goiko bi erratak ikusi ditut, lehengoan "bat" 
sobera eta bigarrenean ez dakit formatu aldaketagatik edo zer den 
amaiera hori.

Denbora duenak eman beharko lioke errepaso bat ulergarritasun aldetik, 
hainbat puntutan pixka bat nahasi bainaiz, formatu faltagatik izan 
daitekeen arren. (bai, badakit gerora ez dela horrela joango)

Denborarik gabe nabil gehiago laguntzeko. :-(

Ander.


PD: hainbeste urte thunderbird erabiliz eta ohartu gabe nengoen jasotako 
posta baten testu zati bat aukeratua duzunean erantzun emanez gero 
erantzunean aipamena automatikoki idazten dizula. Ctrl tekla sakatuz 
banatuak dauden testuak aukeratuz ere badabil goian ikus daitekeenez.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago