[Librezale] Mozilla Manifestuaren euskaratzea
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Api 9, 23:09:16, CEST 2013
Gabon!
Uste nuen aspalditik euskaratuta zegoela Mozilla Manifestua[1] baina
kontxo, usteak erdiak ustel.
Horrela bada euskaratu egin dut eta mezuarekin erantsita doa edozein
zuzenketa edo hobekuntza proposatu eta egiteko. Komentarioetarako tarte
bat utzi ondoren aste honen bukaera aldera bidaltzeko asmoa[2] daukat
webgunean jar dezaten.
Eskerrik asko!
Julen.
[1] https://www.mozilla.org/about/manifesto.en.html
[2] https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=433928
-------------- next part --------------
Mozilla Manifestua
Sarrera
Gure bizitzen zati geroz eta garrantzitsuagoa bilakatu da Internet.
Irekitasuna, berrikuntza eta aukera-berdintasuna Interneten osasunarentzat
gakoak direla sinisten duen pertsonen komunitate globala da Mozilla
proiektua. 1998az geroztik elkarrekin egin dugu lan Internet guztion
onurarako garatzen dela bermatzeko. Mozilla Firefox web nabigatzailea
sortzeagatik gara ezagunak batez ere.
Komunitatean oinarritutako metodoa erabiltzen du Mozilla proiektuak
mundu-mailako iturburu irekiko softwarea sortzeko eta elkarlan-jarduera
berriak garatzeko. Internet-esperientzia guztiontzat hobea egiteko
konpromisoa duten pertsonez osatutako komunitateak sortzen ditugu.
Esfortzu hauen ondorioz, Internetek ondasun publikoaren eta bizitzaren
aspektu komertzialen onuran jarrai dezan funtsezkoak diren printzipio
batzuk bat bahetu ditugu. Printzipio hauek azpian finkatu ditugu.
Manifestuaren helburuak ondorengoak dira:
Mozillako parte-hartzaileek Mozilla Fundazioak jarraitzea nahi duen
Interneten ikuspegia definitzea;
jendearekin komunikatu ahal izatea, hauek jakintza teknikoak izan edo
ez;
Mozillako laguntzaileak egiten ari garenaz harro egotea lortzea eta
horrek jarraitzera motiba gaitzan; eta
Hasiera-puntu bat zehaztea beste pertsonek Interneten ikuspegi hau
susta dezaten.
Printzipio hauek ez dute bizirik hartuko euren kabuz. Internet irekia eta
parte-hartzailea egiteko beharrezkoak dira pertsonak; norbanako gisa
ekiten, elkarrekin talde-lanean dabiltzan eta besteak gidatzen dituzten
pertsonak. Mozilla Fundazioak hartua du konpromisoa Mozilla Manifestuan
zehaztutako printzipioak aurrera eramateko. Mundu guztiari gonbidapena
luzatzen diogu gurekin elkartu eta, modu horretan, Internet oraindik eta
toki hobea egiteko denontzat.
Printzipioak
Internet bizitza modernoaren osagai garrantzitsua da ? osagai gakoa
hezkuntzan, komunikazioan, elkarlanean, negozioetan, aisialdian eta
gizartean oro har.
Internet baliabide publiko globala da, zeina ireki eta edonork
atzitzeko moduan mantendu behar den.
Internetek gizabanakoen bizitzak aberastu behar lituzke.
Gizabanakoen segurtasuna Interneten funtsezkoa da eta ezin da
hautazkotzat hartu.
Gizabanakoek beraien esperientzia propioak Interneten mamitzeko
gaitasuna izan behar dute.
Internetek baliabide publiko gisa duen eraginkortasuna
erabilgarritasunaren (protokoloak, datu-formatuak, edukia),
berrikuntzaren eta mundu-mailako parte-hartze deszentralizatuaren
menpekoa da.
Iturburu irekiko software libreak Interneten garapenean laguntzen du
baliabide publiko gisa.
Komunitatean oinarritutako prozesu gardenek parte-hartzea,
erantzunkizuna eta konfidantza bultzatzen dute.
Partaidetza komertzialak hainbat onura dakartza Interneten garapenean;
funtsezkoa da helburu komertzialen eta onura publikoaren arteko oreka.
Interneten onura publikoaren alderdiak areagotzea helburu
garrantzitsua da, eta merezi du denbora, arreta eta konpromisoa
horretan baliatzeak.
Mozilla Manifestua sustatzea
Mozilla Manifestuaren printzipioak sustatzeko hainbat modu dago.
Askotariko jarduerak eta proiektuaren beste eremuetan Mozillako
parte-hartzaileek erakutsi duten irudimena ongi etorriak izango dira.
Mozilla proiektuarekin partaidetza sakonik ez dutenek, Manifestuari
atxikipena erakusteko modu oinarrizko eta oso eraginkor bat Mozilla
Firefox eta finean Manifestua bere egiten duten produktuak erabiltzea da.
Mozilla Fundazioaren konpromisoa
Mozilla Fundazioak zin egiten du Mozilla Manifestua eta bere jarduerak
lagunduko dituela. Zehazki, ondorengoa egingo dugu:
Manifestuaren printzipioetan laguntzen duten kode irekiko teknologiak
eta komunitateak eraiki eta hauei bide eman;
Manifestuaren printzipioetan laguntzen duten kontsumorako produktu
itzelak eraiki eta banatu;
Internet plataforma ireki gisa mantentzeko Mozillaren aktiboak erabili
(jabetza intelektuala, hala nola copyright-ak, marka erregistratuak,
azpiegitura, funtsak eta ospea);
Onura publikorako balio ekonomikoa sortzeko modeloak sustatu; eta
Mozilla Manifestuko printzipioak diskurtso publikoan eta Interneteko
industrian sustatu.
Fundazioaren zenbait jarduera (kontsumitzaileentzako produktuen sorkuntza,
banaketa eta promozioa, gaur gaurkoz), Mozilla Fundazioaren jabetzakoa eta
menpekoa den Mozilla Korporazioak eramaten ditu aurrera batez ere.
Gonbidapena
Mozilla Manifestuko printzipioak defendatzen dituen orori elkartzeko
gonbidapena luzatzen dio Mozilla Fundazioak, Interneten ikuspegi hau egia
bilakatzeko bide berriak bilatzeko deia egitearekin batera.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago