[Librezale] Android euskaraz proiektua
Mikel Larreategi
larreategi a bildua eibar.org
Iga, Ira 30, 13:16:56, CEST 2012
Kaixo:
Nik badut kontaktua Android Euskaraz izeneko proiektuko jendearekin eta
pasatuko diet mezua.
Mikel
--
Mikel Larreategi
El 29/09/2012 11:03, "Txopi" <txopi a bildua sindominio.net> escribió:
> og., 2012.eko iraren 27a 13:16(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> > og., 2012.eko iraren 27a 00:51(e)an, asier iturralde(e)k idatzi zuen:
> >> Kaixo Librezaleok,
> >>
> >> Sustatun [1] eta Twitterren [2] irakurritakoaren arabera Android
> >> euskaratzeko proiektu berri bat martxan da.
> >> Proiektuaren blogean adierazi dutenez [3] helburua Android Jelly Bean
> >> 4.1.1 ahalik eta arinen euskaratu eta
> >> itzulpenak google-eko proiektuan txertatu ahal izatea da.
> >>
> >> Proiektu interesgarria dirudi, inork ba al du informazio gehiago?
> >>
> >
> > Oker egotea gustatuko litzaidake baina egia esan nahiko ezkorra naiz
> > kontu honekin.
> >
> > Batetik, zeharka bada ere, itxura batean EJk lokalizazioa burutzeko
> > asmoa adierazi du:
> > https://groups.google.com/d/topic/android-contrib/XKqtfeMBMUU/discussion
> >
> > Etorkizunean lana zapaltzea ekarriko luke honek. Hitzez hitz: "the
> > translated files in AOSP aren't the actual source files, and any direct
> > contribution there would get overwritten by the next import of
> > translations from the internal translation system".
>
> Informazio hau oso jende gutxik dakielakoan nago. Eta oso informazio
> garrantzitsua da. Badaezpada, AndroidEuskaraz taldekoei helaraztea
> merezi duelakoan nago. Webgunean ez dago kontaktatzeko modurik agertzen
> eta nik ez dut Twitter erabiltzen.
>
> AndroidEuskaraz taldeko inor posta zerrenda honetan dago? Norbaitek
> jakinean jar ditzake?
>
> >
> > Bestetik, esan gabe doa enpresa multinazional batekin tratuan aritzeak
> > ez duela inolako bermerik ematen egindako lana jendearen eskura
> > jartzerako orduan. (Hau ez da pasako adibidez datorren urtean Firefox
> > OSekin kaleratuko diren mugikorrekin, hasiera-hasieratik euskaratzeko
> > modua egongo baita).
> >
> > Egia da noski kanal ez ofizialetatik ROMak bana daitezkeela; publiko
> > orokorrak eta erabiltzaile arruntak nekez hartuko du bide hau ordea.
> >
> >
> > Bide batez, webgunea ikusi dut eta Librezaleko logoa eta esteka ere
> > badaude. Halako ekimenak plaza honetan sortzea, biltzea edo bideratzea
> > naturala ikusten dut. Azken batean, baliabide batzuk badauzkagu
> > (webgunea, posta-zerrenda, Pootle itzulpen-zerbitzaria, wikia,
> > estilo-liburua, dokumentazioa), laguntzeko jendea bagaude eta
> > esperientzia pixka bat ere badaukagu: kontu teknikoetan, lokalizazioan,
> > lizentzietan eta bestelakoetan, kasu askotan amateur xamarra izanda ere.
> >
> > Izatez, ni behintzat betidanik desiatzen nago jende eta ekimen berriak
> > ikusteko txoko honetan. Orain, ulertzen ez dudana da webguneko esteka
> > horrek zerbait adierazi nahi duen edo besterik gabe dagoen gehituta ze,
> > Asierren bitartez da lehen aldia ekimen honen berri duguna zerrenda
> > honetan.
> >
> > Beste modu batera esanda, zerrenda honetako eta hemendik kanpoko
> > jendearen arteko distantziaren adierazgarri ere izan daiteke hau.
> >
> >
> > Hasieran aipatu moduan, oker egotea gustatuko litzaidake. EHn oso
> > hedatuta dagoen mugikorretarako SEa da Android eta euskaraz egon behar
> > du. Estrategikoa da.
>
> Nik ere ez dut argi Librezaleko logoa hor jarrita zer esan nahi duten.
> Talde honetako ekimen bat izan nahi badute, esan besterik ez dute egin
> behar. Hemen ezer aipatu ez dutenez, esteka soil bat besterik ez
> delakoan nago. Gu hor gaudela badakitela, naiz eta ekimena aurrera
> eramateko gure baliabideak (pertsonak eta tresnak) behar ez dituzten.
>
> Proiektua interesgarria iruditzen zait baina nola parte har dezakedan ez
> dakit. Jarraipena egingo diet aste batzutan zehar eta mugimendua ikusten
> ez badut ba ezebez :-(
>
> Agurrak guztioi,
>
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120930/86110cbd/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago