[Librezale] Android euskaraz proiektua

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Lar, Ira 29, 11:03:39, CEST 2012


og., 2012.eko iraren 27a 13:16(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> og., 2012.eko iraren 27a 00:51(e)an, asier iturralde(e)k idatzi zuen:
>> Kaixo Librezaleok,
>>
>> Sustatun [1] eta Twitterren [2] irakurritakoaren arabera Android
>> euskaratzeko proiektu berri bat martxan da.
>> Proiektuaren blogean adierazi dutenez [3] helburua Android Jelly Bean
>> 4.1.1 ahalik eta arinen euskaratu eta
>> itzulpenak google-eko proiektuan txertatu ahal izatea da.
>>
>> Proiektu interesgarria dirudi, inork ba al du informazio gehiago?
>>
> 
> Oker egotea gustatuko litzaidake baina egia esan nahiko ezkorra naiz
> kontu honekin.
> 
> Batetik, zeharka bada ere, itxura batean EJk lokalizazioa burutzeko
> asmoa adierazi du:
> https://groups.google.com/d/topic/android-contrib/XKqtfeMBMUU/discussion
> 
> Etorkizunean lana zapaltzea ekarriko luke honek. Hitzez hitz: "the
> translated files in AOSP aren't the actual source files, and any direct
> contribution there would get overwritten by the next import of
> translations from the internal translation system".

Informazio hau oso jende gutxik dakielakoan nago. Eta oso informazio
garrantzitsua da. Badaezpada, AndroidEuskaraz taldekoei helaraztea
merezi duelakoan nago. Webgunean ez dago kontaktatzeko modurik agertzen
eta nik ez dut Twitter erabiltzen.

AndroidEuskaraz taldeko inor posta zerrenda honetan dago? Norbaitek
jakinean jar ditzake?

> 
> Bestetik, esan gabe doa enpresa multinazional batekin tratuan aritzeak
> ez duela inolako bermerik ematen egindako lana jendearen eskura
> jartzerako orduan. (Hau ez da pasako adibidez datorren urtean Firefox
> OSekin kaleratuko diren mugikorrekin, hasiera-hasieratik euskaratzeko
> modua egongo baita).
> 
> Egia da noski kanal ez ofizialetatik ROMak bana daitezkeela; publiko
> orokorrak eta erabiltzaile arruntak nekez hartuko du bide hau ordea.
> 
> 
> Bide batez, webgunea ikusi dut eta Librezaleko logoa eta esteka ere
> badaude. Halako ekimenak plaza honetan sortzea, biltzea edo bideratzea
> naturala ikusten dut. Azken batean, baliabide batzuk badauzkagu
> (webgunea, posta-zerrenda, Pootle itzulpen-zerbitzaria, wikia,
> estilo-liburua, dokumentazioa), laguntzeko jendea bagaude eta
> esperientzia pixka bat ere badaukagu: kontu teknikoetan, lokalizazioan,
> lizentzietan eta bestelakoetan, kasu askotan amateur xamarra izanda ere.
> 
> Izatez, ni behintzat betidanik desiatzen nago jende eta ekimen berriak
> ikusteko txoko honetan. Orain, ulertzen ez dudana da webguneko esteka
> horrek zerbait adierazi nahi duen edo besterik gabe dagoen gehituta ze,
> Asierren bitartez da lehen aldia ekimen honen berri duguna zerrenda
> honetan.
> 
> Beste modu batera esanda, zerrenda honetako eta hemendik kanpoko
> jendearen arteko distantziaren adierazgarri ere izan daiteke hau.
> 
> 
> Hasieran aipatu moduan, oker egotea gustatuko litzaidake. EHn oso
> hedatuta dagoen mugikorretarako SEa da Android eta euskaraz egon behar
> du. Estrategikoa da.

Nik ere ez dut argi Librezaleko logoa hor jarrita zer esan nahi duten.
Talde honetako ekimen bat izan nahi badute, esan besterik ez dute egin
behar. Hemen ezer aipatu ez dutenez, esteka soil bat besterik ez
delakoan nago. Gu hor gaudela badakitela, naiz eta ekimena aurrera
eramateko gure baliabideak (pertsonak eta tresnak) behar ez dituzten.

Proiektua interesgarria iruditzen zait baina nola parte har dezakedan ez
dakit. Jarraipena egingo diet aste batzutan zehar eta mugimendua ikusten
ez badut ba ezebez :-(

Agurrak guztioi,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago