[Librezale] Android euskaraz proiektua

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Ira 27, 13:16:50, CEST 2012


og., 2012.eko iraren 27a 00:51(e)an, asier iturralde(e)k idatzi zuen:
> Kaixo Librezaleok,
>
> Sustatun [1] eta Twitterren [2] irakurritakoaren arabera Android
> euskaratzeko proiektu berri bat martxan da.
> Proiektuaren blogean adierazi dutenez [3] helburua Android Jelly Bean
> 4.1.1 ahalik eta arinen euskaratu eta
> itzulpenak google-eko proiektuan txertatu ahal izatea da.
>
> Proiektu interesgarria dirudi, inork ba al du informazio gehiago?
>

Oker egotea gustatuko litzaidake baina egia esan nahiko ezkorra naiz 
kontu honekin.

Batetik, zeharka bada ere, itxura batean EJk lokalizazioa burutzeko 
asmoa adierazi du:
https://groups.google.com/d/topic/android-contrib/XKqtfeMBMUU/discussion

Etorkizunean lana zapaltzea ekarriko luke honek. Hitzez hitz: "the 
translated files in AOSP aren't the actual source files, and any direct 
contribution there would get overwritten by the next import of 
translations from the internal translation system".

Bestetik, esan gabe doa enpresa multinazional batekin tratuan aritzeak 
ez duela inolako bermerik ematen egindako lana jendearen eskura 
jartzerako orduan. (Hau ez da pasako adibidez datorren urtean Firefox 
OSekin kaleratuko diren mugikorrekin, hasiera-hasieratik euskaratzeko 
modua egongo baita).

Egia da noski kanal ez ofizialetatik ROMak bana daitezkeela; publiko 
orokorrak eta erabiltzaile arruntak nekez hartuko du bide hau ordea.


Bide batez, webgunea ikusi dut eta Librezaleko logoa eta esteka ere 
badaude. Halako ekimenak plaza honetan sortzea, biltzea edo bideratzea 
naturala ikusten dut. Azken batean, baliabide batzuk badauzkagu 
(webgunea, posta-zerrenda, Pootle itzulpen-zerbitzaria, wikia, 
estilo-liburua, dokumentazioa), laguntzeko jendea bagaude eta 
esperientzia pixka bat ere badaukagu: kontu teknikoetan, lokalizazioan, 
lizentzietan eta bestelakoetan, kasu askotan amateur xamarra izanda ere.

Izatez, ni behintzat betidanik desiatzen nago jende eta ekimen berriak 
ikusteko txoko honetan. Orain, ulertzen ez dudana da webguneko esteka 
horrek zerbait adierazi nahi duen edo besterik gabe dagoen gehituta ze, 
Asierren bitartez da lehen aldia ekimen honen berri duguna zerrenda honetan.

Beste modu batera esanda, zerrenda honetako eta hemendik kanpoko 
jendearen arteko distantziaren adierazgarri ere izan daiteke hau.


Hasieran aipatu moduan, oker egotea gustatuko litzaidake. EHn oso 
hedatuta dagoen mugikorretarako SEa da Android eta euskaraz egon behar 
du. Estrategikoa da.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago