[Librezale] Berri on bat
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Lar, Ira 29, 10:48:58, CEST 2012
or., 2012.eko iraren 21a 10:46(e)an, Dani Gutiérrez Porset(e)k idatzi zuen:
> Egun on,
> nahiz eta orain publikoa ez izan, jakinarazten dizuet aste honetan KDE eV
> board-etik (KDEren talde koordinatzailea) idatzi didatela, zera,
> Akademy-2013 (mundu osoko KDE topaketa) Bilbon izango dela konfirmatzeko.
> Ustet beste bi proposamen gehiago zeudela, Tolouse eta Txekiako hiriren
> bat, eta gureak irabazi du:
> http://www.slideshare.net/danitxu/akademy-2013-bilbaoproposal
> Uztailan ospatuko dugu, eta gaurtik aurrera oso ongi etorriak izango zarete
> lagundu nahi duzuenok, esku eta buru guztiak gutxi dira. Animatzen
> bazarete, idatzidazue niri edo zerrendari.
>
> Nire ustez, berri ona da zeren eta Euskal Herrian egindako software-ri
> [libre edo ez] buruzko topaketarik handiena (luzeena eta
> "internazionalena") izango da: 400 pertsona 50 herrialdeetatik etorrita x 7
> egun.
>
> Jakin badakit zerrenda honetako guztiok ez zaudetela KDE erabiltzen,
> seguraski gutxienak; dena den nire ustez oso aukera ona izan daiteke: alde
> batetik, software libre orokorrarakoa. Bestalde, gure taldeak publikoki
> bultzatzeko: Librezale, itsas, eghost, eta abar.
>
> Ideia asko dauzkat Akademyan egiteko, baina zerrenda honetan dagokigunez,
> hauxe da nagusiena: itzulketa tailer bat egitea, eta itzulketa sprint bat
> egitea, Bilboko Kafe Antzokian. Batez ere falta den KDEren zatiak
> itzultzeko, baina hor egon badago lekua Gnome, Mozilla edo nahi dugunak
> egiteko ere. Eta kontzertu batekin amaitu dezakegu. Por cierto, norbaitek
> lor al dezake hemengo bertsolari bat ingelesez egiten ere?
> Orduan, helburua ez da bakarrik KDE familiaren programak itzultzea, baizik
> eta Librezale taldea publikoki bultzatzea (beste jende berri bat sar
> daitezela), eta software euskaraz izateko librea izatea oso komenigarria
> dela esatea. En resumen: mobida hau aprobetxa dezagun Librezaleren
> helburuen alde (eta, noski, benetan disfrutatzeko sarao honekin).
>
> Bestalde, datorren astean seguraski, EHUko euskera errektoreordetzarekin
> bilera bat izango dut, eta abentura honetan inplikatu nahi dut. Agian
> hortik laguntza edo baliabideak jar ditzake Librezaleren lanaren alde ere.
>
> Amaitzeko, eskertuko dizuet orain sarean (blogetan, twitterren, etab.) ez
> jartzea, ze oraindik ez da erabat publikoa eta hobe KDEk berak munduari
> argitaratzea hemendik bi asteetara.
>
> Ostirala ona pasa.
Aupa Dani:
Pozten naiz albisteaz. Eskerrik asko egin duzun lanagatik eta geratzen
denagatik...
Nire partetik, Librezaleko kide bezala euskarazko itzulpenen maratoi
horretan parte hartzeko prest nago.
Ingelesez bapateko bertsoak botatzeko gai denik ez dakit, baina
bertso-jarriak ere prestatzea posible izango litzatekela uste dut.
Barakaldoko bertso eskolakoei galdetuko diet ea kontu honen inguruan zer
dakiten.
Goaintziak,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago