[Librezale] LXDE mahaigain ingurunea %100 euskaratuta eta Enlightenment
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Ira 5, 12:09:23, CEST 2012
On 05.09.2012 10:21, Julen Ruiz Aizpuru wrote:
> az., 2012.eko iraren 05a 09:58(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi
> zuen:
>> az., 2012.eko iraren 05a 00:10(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> Ideia hona baina kategoriaren arabera nolabaiteko iragazkia beharko
>>> genuke. Bestela, proiektu batentzako ez den orrialdea sortzen dugun
>>> bakoitzean, zerrendan agertuko da. Bururatu zaidana, webguneko
>>> txokoren
>>> batetan, adibidez hemen[1], sortutako azken proiektuak zerrendatzea
>>> da.
>>> Horrela, proiektuak gaika erakusteaz gain, berritasunaren arabera
>>> ere
>>> erakutsiko genituzke.
>>>
>>
>> Horrelako zerbaiten bila zabiltza?
>> https://www.mediawiki.org/wiki/Extension:Newest_Pages
>
> Bide batez, DynamicPageList gehigarriak aurrekoak bezainbeste aukera
> eta gehiago ere eskaintzen ditu.
>
> https://www.mediawiki.org/wiki/Extension:DynamicPageList_%28third-party%29
>
> Azken artikuluak zerrendatzeko ez ezik, proiektuen kategorietako
> edukiak (adibidez, "Soinua eta bideoa"[1]) formatu jakinetan
> zerrendatzeko ere balio du.
>
> [1] http://librezale.org/wiki/Soinua_eta_bideoa
Arraioa, hori bai luzapen interesgarria. Adibide hauek ikusita, ideia
dexente bururatu zaizkit:
http://semeb.com/dpldemo/index.php?title=Extension_DPL
Kategorien adibidea berritasunaren adibidearekin konbinatu badaiteke,
nioena egin ahal izango litzateke:
http://semeb.com/dpldemo/index.php?title=DPL_Example_005
http://semeb.com/dpldemo/index.php?title=DPL_Example_016
Gogan dut lehen wikian bageneukala proiektuen zerrenda zuen taula bat.
Orain proiektu guztiak erakutsi beharrean (asko dira), azpi-gaiak
zerrendatzen ditu.
http://librezale.org/wiki/Txantiloi:Proiektuak
Arazoa, eskuz egindako zerrenda dela da eta zuhaitz estruktura modu
ezarri batean erakusten duela. Dagoen bezala ondo dagoela deritzot baina
agian DPL luzapen honek ematen dituen aukera guztiekin, gure proiektuak
beste modu osatuago batetan zerrendatzeko aukera gehitu genezake. Zer
deritzozue?
http://semeb.com/dpldemo/index.php?title=DPL_Example_009
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago