[Librezale] LXDE mahaigain ingurunea %100 euskaratuta eta Enlightenment

Asier Arsuaga artsuaga a bildua gmail.com
As, Ira 4, 19:14:18, CEST 2012


asier iturralde<asier.iturralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko iraren 03a 21:56):

> Kaixo Librezaleok,
>
> LXDE mahaigain ingurune arina [1] guztiz euskaratuta dagoela jakinarazi
> nahi dizuet.
> Itzulpena LXDE proiektuaren Pootle zerbitzariaren bidez burutzen da [2].
> Euskaketa lana aspaldian utzirik zegoela uste dut. Nire aurretik Alain
> Mendizabal eta Alejandro Gomez aritu ziren lanean.
> Librezaleren webguneko wikian dagokion orria sortu dut Mahaigainak atalean
> [3].
> Akatsik aurkitzen baduzue edo itzulpena hobetu nahi baduzue ongi etorriak
> izango zarete.
>
> Euskaraz erabil daitezkeen mahaigain inguruneen zerrenda handituz doa:
> Cinnamon, KDE, LXDE, MATE, Unity, XFCE
>
> Aukera are gehiago zabaltzeko asmoarekin azkenaldian Enlightenment
> leiho-kudeatzailea [4][5] euskaratzen ari naiz,
> norbait animatzen bada itzulpena Launchpad bidez egiten da [6].
> Leiho-kudeatzaile hau probatu nahi baduzue Ubuntun oinarritutako Bodhi
> Linux banaketa gomendatzen dizuet [7][8]
>
> Izan libre, izan euskaldun
>
> Asier Iturralde Sarasola
>
> [1] http://lxde.org/
> [2] http://pootle.lxde.bsnet.se/eu/
> [3] http://librezale.org/wiki/LXDE
> [4] http://www.enlightenment.org/
> [5] http://en.wikipedia.org/wiki/Enlightenment_%28window_manager%29
> [6] https://translations.launchpad.net/enlightenment/trunk/+lang/eu
> [7] http://bodhilinux.com/
> [8] http://en.wikipedia.org/wiki/Bodhi_Linux
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
Ona Asier!
Tartean PCManFM ere bai. LXDEren erabiltzaile naiz eta horrenbeste
erabiltzen den fitxategi arakatzailea euskeraz ez edukitzeak begitako min
piska bat ematen zidan. Beti nenbilen inork ez zuela itzultzen eta noiz
itzultzen hasiko nintzen buruan nuela.
Mila esker!

artsuaga
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120904/abe90698/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago