[Librezale] LXDE mahaigain ingurunea %100 euskaratuta eta Enlightenment

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Ira 4, 20:44:29, CEST 2012


On 04.09.2012 17:18, Asier Sarasua Garmendia wrote:
> al., 2012.eko iraren 03a 21:56(e)an, asier iturralde(e)k idatzi zuen:
>> Kaixo Librezaleok,
>>
>> LXDE mahaigain ingurune arina [1] guztiz euskaratuta dagoela 
>> jakinarazi nahi dizuet.
>
> Honi eta aurreko beste euskaratze batzuei buruzko artikulua idatzi
> dut blogerako.
> 
> http://librezale.org/2012/09/04/aplikazio-berriak-euskaraz-librezaleri-esker-lxde-opencart-writetype-eta-reddit/
>
> Asier.

Bikain iruditzen zait. Librezale rocks!

WikiMedia dakizuenentzat galdera bat: bururatzen zaizue modu bat 
sortutako proiektuak (edo azkenaldian aldatutako proiektu motako 
orrialdeak) wikian zerrendatzeko? Wikian proiektuen zerrenda automatikoa 
egiteko aukera dugu (kategoriaren arabera), baina ez kategoriaren eta 
dataren arabera. Agian txantiloi landu batekin egin liteke, edo wikiak 
aldatutako azken orrialdeekin eskaintzen duen jarioa[1], mediawikiko 
luzapen batekin tratatuz[2], edo ez dakit... Ez dut bat ere erraza 
ikusten baina badaezpada hemen aipatzen dut :-)

[1] 
http://librezale.org/mediawiki//index.php?title=Berezi:AzkenAldaketak&feed=atom
[2] http://www.mediawiki.org/wiki/Category:RSS_extensions

Portzierto, jakin dezazuela Asierrek landutako artikuluaren berri hemen 
eman dut:
http://sustatu.com/1346650666#c1346660822

Goraintziak,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago