[Librezale] LXDE mahaigain ingurunea %100 euskaratuta eta Enlightenment

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Ira 4, 08:47:00, CEST 2012


Kaixo Asier:


   8 mahaigain banaketa bakarrean probatzeko aukera dago, Ubuntu 12.04an 
oinarritutako banaketa frantsesa da: HYBRYDE LINUX, bere lotura:

http://www.hybryde.org/hybryde_evolution/

  Martxan jartzean ez du mahaigainik kargatzen, menu bat baizik eta gero 
mahaigaina aukeratzen da nahi izanez gero. (Kde, Gnome3, Unity, E17, 
XFCE, LXDE, OPENBOX eta FVWM ).

Mahaigain gabe hainbat aplikazio zuzenean martxan jar ditzake, 
nabigatzailea, libreoffice...

nik DVDlive batetik exekutatu nuen probatzerarren inoiz instalatu ez 
dudan arren.

izan libre izan euskaldun!

Ander.

2012/09/03 21:56(e)an, asier iturralde(e)k idatzi zuen:
> Kaixo Librezaleok,
>
> LXDE mahaigain ingurune arina [1] guztiz euskaratuta dagoela 
> jakinarazi nahi dizuet.
> Itzulpena LXDE proiektuaren Pootle zerbitzariaren bidez burutzen da [2].
> Euskaketa lana aspaldian utzirik zegoela uste dut. Nire aurretik Alain 
> Mendizabal eta Alejandro Gomez aritu ziren lanean.
> Librezaleren webguneko wikian dagokion orria sortu dut Mahaigainak 
> atalean [3].
> Akatsik aurkitzen baduzue edo itzulpena hobetu nahi baduzue ongi 
> etorriak izango zarete.
>
> Euskaraz erabil daitezkeen mahaigain inguruneen zerrenda handituz doa:
> Cinnamon, KDE, LXDE, MATE, Unity, XFCE
>
> Aukera are gehiago zabaltzeko asmoarekin azkenaldian Enlightenment 
> leiho-kudeatzailea [4][5] euskaratzen ari naiz,
> norbait animatzen bada itzulpena Launchpad bidez egiten da [6].
> Leiho-kudeatzaile hau probatu nahi baduzue Ubuntun oinarritutako Bodhi 
> Linux banaketa gomendatzen dizuet [7][8]
>
> Izan libre, izan euskaldun
>
> Asier Iturralde Sarasola
>
> [1] http://lxde.org/
> [2] http://pootle.lxde.bsnet.se/eu/
> [3] http://librezale.org/wiki/LXDE
> [4] http://www.enlightenment.org/
> [5] http://en.wikipedia.org/wiki/Enlightenment_%28window_manager%29
> [6] https://translations.launchpad.net/enlightenment/trunk/+lang/eu
> [7] http://bodhilinux.com/
> [8] http://en.wikipedia.org/wiki/Bodhi_Linux






Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago