[Librezale] LXDE mahaigain ingurunea %100 euskaratuta eta Enlightenment
asier iturralde
asier.iturralde a bildua gmail.com
Al, Ira 3, 21:56:57, CEST 2012
Kaixo Librezaleok,
LXDE mahaigain ingurune arina [1] guztiz euskaratuta dagoela jakinarazi
nahi dizuet.
Itzulpena LXDE proiektuaren Pootle zerbitzariaren bidez burutzen da [2].
Euskaketa lana aspaldian utzirik zegoela uste dut. Nire aurretik Alain
Mendizabal eta Alejandro Gomez aritu ziren lanean.
Librezaleren webguneko wikian dagokion orria sortu dut Mahaigainak atalean
[3].
Akatsik aurkitzen baduzue edo itzulpena hobetu nahi baduzue ongi etorriak
izango zarete.
Euskaraz erabil daitezkeen mahaigain inguruneen zerrenda handituz doa:
Cinnamon, KDE, LXDE, MATE, Unity, XFCE
Aukera are gehiago zabaltzeko asmoarekin azkenaldian Enlightenment
leiho-kudeatzailea [4][5] euskaratzen ari naiz,
norbait animatzen bada itzulpena Launchpad bidez egiten da [6].
Leiho-kudeatzaile hau probatu nahi baduzue Ubuntun oinarritutako Bodhi
Linux banaketa gomendatzen dizuet [7][8]
Izan libre, izan euskaldun
Asier Iturralde Sarasola
[1] http://lxde.org/
[2] http://pootle.lxde.bsnet.se/eu/
[3] http://librezale.org/wiki/LXDE
[4] http://www.enlightenment.org/
[5] http://en.wikipedia.org/wiki/Enlightenment_%28window_manager%29
[6] https://translations.launchpad.net/enlightenment/trunk/+lang/eu
[7] http://bodhilinux.com/
[8] http://en.wikipedia.org/wiki/Bodhi_Linux
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120903/6c276d3c/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago