[Librezale] Terminologia

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Al, Urr 15, 22:38:38, CEST 2012


12-10-15 18:42:14 CESTn, Asier Sarasua Garmendiak idatzia:
> og., 2012.eko urrren 11a 16:46(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k
> idatzi zuen:
>> Joer, ba oraintxe bertan konturatu naiz beste glosario iturri bat era
>> badaukadala, TBX formatuan. TBX formatua glosarioak gordetzeko
>> formatu bat da.
>>
>> "MicrosoftTermCollection.tbx" deitzen da fitxategia. Ez dakit nondik
>> atera nuen, baina suposatzen dut Microsoften webguneren batetik izan
>> zela. Uste dut Microsoften produktuak euskaratzean sortutako
>> terminologia dagoela hor barruan, niri OmegaT-tik honelako emaitzak
>> ematen dizkit, adibidez "Adjust the volume level" itzuli nahi dudanean:
>
> Aupa, terminologiaren orri bat sortu dut wikian [1] eta lehen zegoen
> glosarioen orriei zaharkitu marka jarri diet[2].
>
> Ondo iruditzen?
>
> [1]http://librezale.org/wiki/Terminologia
> [2]http://librezale.org/wiki/Glosarioa
>
> Asier.

Bikain Asier.
Badakit terminologiaren zerrendaren aldatzeko konpromisoa hartu nuela, 
baina ez dut astirik oraingoz... Ahal bezain laster berrekingo diot 
lanari, baina bitartean Glosarioa zaharkitu gisa agertzea da 
zentzuzkoena.

Terminologiarenarekin zerbait egiten dudanean idatziko dut zerrendara. 
Nik uste egokiena zerrenda  laburtxo bat egitea da wikirako, eta 
zerrenda osatu bat Gnomekoek erabiltzen zuten formatu horretan.

Ondo izan!




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago