[Librezale] Librezale Mezu-Bilduma, 23 bilduma, 4. zenbakia
Urtzi Odriozola
urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Ast, Urr 4, 10:06:51, CEST 2012
>
>
> al., 2012.eko urrren 01a 09:54(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
> >
> > 4. Eusko Jaurlaritzak android euskaratu behar duela ikusten deu eta
> > David Vaquero-rekin harremanetan jartzen saiatzen gara. Ez du ezer
> > esaten (Urtzi, oraindik ez du ezer esan, ezta?).
>
> Nire aurreko mezuan komentatu moduan, hau kritikoa iruditzen zait. Ez
> zen izango alferrikako lana burutzen den lehenengo aldia.
>
> > 6. Librezale-ren zerbitzaria erabiltzea proposatzen da, baina
> > itzulpenetarako erabiltzen duten sistema ez da Android itzultzeko
> > aproposena. Horregatik, eta probak egiteko, Glotpress zerbitzaria
> > jartzen da XML fitxategiak era egokian itzultzeko. Balio duela
> > ikusten da.
>
> Honekin galdu naiz. Inork ez du ezer proposatu hemen. Mezuren bat galdu
> dut agian?
>
Ez, hor Unaik esaten zuena da, android itzultzaile taldetxoan proposatu
genuela librezaleren proiektu bat bezala hastea. Nonbait, probaren batzuk
egin ziren eta sistema ez zen gustatu.
>
> Bide batez, Pootle-k Android fitxategien euskarri esperimentala badauka.
>
Oraingoz beste sistema guztia ipini dugu eta horrela jarraituko dugu.
Baina, gerora seguruenik librezalen txertatzeko proposamena egingo da.
Zalantzarik ez izan.
>
> > Android euskaraz nahi degun guztien artean itzultzen badegu eta
> > Google-era igotzeko eman behar diren pauso guztiak ematen baditugu,
> > Android euskaraz ofizialki izateko aukerak dauzkagu. Itzulpena
> > gehitzea Google-en esku geratuko da, baina ezin dugu besterik egin.
>
> Berriz ere aurreko mezuan esandakoa azpimarratu nahi dut, kasu honetan
> Androideko arduradunetako baten hitzak:
> "the translated files in AOSP aren't the actual source files, and any
> direct contribution there would get overwritten by the next import of
> translations from the internal translation system"
>
Eta zein izan daiteke bidea? Bertsio bakoitzeko itzulpen guztia egitera
kondenatuak egon behar al dugu? Baduzue honen antzeko beste
esperientziarik? Eskerrik asko.
>
> > Eusko Jaurlaritzakoari buruz, ondo dago itzultzeagatik
> > dirulaguntzaren bat eman badiote norbaiti, baina itzulpenaren martxa
> > ez jakiteaz gain, Android etengabe eguneratzen ari da eta string
> > berriak ateratzen dira bertsioen eguneraketetan. Itzulpenen
> > eguneraketa hauek ere kudeatu beharko dira eta itzulpen berriak igo.
> > Hori auzolanean egiten badegu errazagoa izango dela pentsatzen det,
> > bestela Eusko Jaurlaritzak berriz dirulaguntza eman arte itxaron
> > beharko degu.
>
> Tamalez betidanik pasa den zerbait da hau. Windowsen lokalizazioak
> ezagutzen?
> > Horregatik eta zuen laguntza ezinbesteko dela iruditzen zaigulako gure
> > eskua luzatzen dizuegu. Web gunean ere zuen logoa jarri genuen, zuekin
> > elkar lan bat nahi genuela adierazteko. Gainera, zuen web gunean oso
> > material txukuna dago itzulpenen inguruan eta horri ere erreferentzia
> > egin nahi genion. Besterik ez. Logoaren inguruan zerbait gaizki
> > baderitzozue ez daukagu inongo arazorik kendu edo aldatzeko.
>
> Ze laguntza behar duzue? zein da elkarlana?
>
Hemen dagoeneko laguntzen ari zarete!! Jarraitu beharreko bidean zuen
esperientziaz laguntzen bagaituzue primerakoa da. Eta horrez gain, giza
baliabideak jarri ezkero itzulpenetan, kristona izango zen.
>
> Librezaleko baliabideak denon eskura daude: eztabaidarako
> posta-zerrenda, edozein albiste edo beste idazteko webgunea eta
> bestelako zerbitzariak. Edozer behar izanez gero eskatu besterik ez
> daukazue.
>
> Gomendio pertsonal batzuk:
>
> - Ezer itzuli aurretik osatu terminologia. Termino berriak asmatu baino
> lehen begiratu aurretik eginda dauden lokalizazioetan. Zalantzarik
> izanez gero galdetu horretan dabilen jendeari, adibidez ItzuL
> posta-zerrendan edo bestelako lokalizatzaileei. Bozketak egitea ez da
> gauza serioa.
>
> Baliabideak:
> * Software librean egindako itzulpen nagusiak:
> http://eu.open-tran.eu/
> * Zerrendara bidalitako terminologia:
> http://librezale.org/pipermail/librezale/2012-August/004529.html
> * MS Terminologia:
> https://www.microsoft.com/Language/en-US/Terminology.aspx
>
>
> - Aplikatu estilo-liburuko irizpideak. Ohiko akats batzuk aipatzearren:
> aginduetan aditza ez aurreratzea, ingelesezko maiuskula-arauak
> jarraitzea (adib. 'Berretsi Ekintza' erabiltzea 'Confirm Action'erako;
> euskaraz 'Berretsi ekintza'), identifikadoreekin marratxoak erabiltzea
> ('%s(r)en' hobe '%s-en' baino), siglen deklinabidean marratxoa
> erabiltzea... estilo-liburuan aurkituko dituzue gehiago.
>
> Baliabideak:
> * Librezaleko estilo-liburua:
> http://librezale.org/wiki/Estilo-liburua
> * HPSren 'Software-lokalizazioetan erabiltzeko hainbat irizpide':
>
> http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/software_lokalizazioak/eu_irizpide/euskarako_lokalizazioak.html
> * MS estilo-gida:
> https://www.microsoft.com/Language/en-US/StyleGuides.aspx
>
>
>
Mila esker baliabide eta gomendioengatik!!
> Julen.
>
>
> ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
> Bilduma honen bukaera: Librezale Mezu-Bilduma, 23 bilduma, 4. zenbakia
> **********************************************************************
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121004/b16c1092/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago