[Librezale] Firefox eta Thunderbird bertsio berrien jakinarazpenak
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Aza 22, 12:54:43, CET 2012
"Release Notes" euskaraz kontatzea litzateke kontua?
http://www.mozilla.org/en-US/firefox/17.0/releasenotes/
Erabiltzaile arruntentzat interesgarria da ala Twitter bezalako sareetan
"Firefox 17 kalean da jada, eta beti bezala Euskaraz ere eskuragarri duzu"
moduko mezu bat nahikoa litzateke?
Beharrezkoa dela ikusten bada, eta inork ni abisatzeko ardura hartzen badu
nik neuk itzuliko dut asteburuan.
Osoitz
2012/11/21 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>
> Aupa,
>
> Azkenaldian oso lanpetuta nabil eta, dakizuen moduan, Mozilla aplikazioen
> bertsio berriak sei astetik behin irtetzen dira. Hauek orokorrean aldaketa
> oso nabarmenik gabe datoz erabiltzaile arruntentzat (ez da gauza bera
> garatzaileentzat).
>
> Gauzak horrela, ezingo dut xehetasunez betetako artikulurik idatzi blogean
> aldi batean behintzat. Inork lan hori hartu nahi badu, ongi etorria izango
> da :)
>
> Ondo segi!
> Julen.
> ______________________________**_________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121122/28078d03/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago