[Librezale] OpenERP

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Mar 27, 10:53:24, CEST 2012


2012/03/27 10:42(e)an, Ales Zabala Alava (Shagi)(e)k idatzi zuen:
> Kaixo!
>
> Lagun bat bere enpresarentzat openerp-ko kontabilitate plana euskaratzen
> hasi da. Ba al dakizue beste norbait honetan hari den? Edo beste
> programaren batetik kopiatu ahal diren? Ikusi dut openerpkoek launchpad
> erabiltzen dutela euskaraketarentzat, eta ez dagoela bertan ia ezer
> oraindik.
>
>
> Agur,
>
> Shagi


-- 
Kaixo:

  bada denboraldi bat kontabilitate programen inguruan hari bat zabaldu 
zela hemen eta ordua dooteori idatzi nion eta hau izan zen erantzuna:

Gaboooon Ander!

Lerro artean erantzungo dizut, eta nire partez erantzun hauek
Alexanderri (eta posta-zerrendari) bidaliko?

Jatorrizko mezua: ar., 2011-11-29 09:34 +0100, egilea: Ander Elortondo

> Aupa aspaldiko!
>
> Librezalen kontabilitatearen inguruko hari bat zabaldu da eta hitaz
> akordatuz naiz....
>
> izan ontsa!
> Ander.
> 2011/11/28 13:54(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
>> Aupa,
>> Irakasle lankide batek galdetu dit ea badagoen programarik Linuxen
>> enpresen kontabilitatea egiteko. Begiratzen aritu naiz eta hainbat izen
>> topatu ditut: Openbravo, OpenERP, GnuCash.. Ba al duzue
>> erreferentziarik, zein izan daiteke egokiena, euskaraz ba al dago
>> zerbait, euskarazko kontabilitate plana erabili al daiteke?
>> Eskerrik asko.
>>
> Aupa!
>
> Oker ez banago EuskalGNU openERP euskaratzen ari da. Kontabilitatea
> eramateko programa bikaina da eta bere modularitatea aintzat hartuz
> aukera du ERP (hori baita) bezala erabiltzeko moduluz-moduluz behar
> dituzun beharretarako.
Mmmmmm..... Hau ez da erabat zuzena. OpenERP aplikazioaren euskaraketa
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari (HPS)
aurkeztu genion. HPSek ordea aurtengo diru murrizketak direla eta eta,
OpenERP itzultzearen proiektuaren azterketa sakonagoa datorren urte arte
atzeratu du (2012an alegia).

Honek ez du esanahi proiektuaren itzulpena onartuta dagoenik, datorren
urtean erabakia jakinararaziko digutela baizik.


[.....]



  izan libre izan euskaldun!
Ander.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago