[Librezale] Nork itzultzen du VLC?

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Mar 14, 21:34:04, CET 2012


Aupa,

aritz erkiaga<puf86 a bildua hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
marren 14a 14:16):
> Aupa Oier,
>
> begiratu egin beharko nuke, baina hortik nonbaiten edukiko dot bidalitako
> fitxeroa.
>
> Gauza da, emailaren amaieran ekartzen duela bidaltzeko nik eta hortik
> aurrera arduradun berria izango nintzela ni. Nik horaingoz beitzat ez daukat
> aukerarik ardura horrekin geratzeko, lanez leporaino nabil eta. Arduratuko
> zinateke zeu lan horretaz???

Nik ere ez daukat denborarik baina amorru handia ematen didanez eta
azkenaldian VLC instalazio dexente espaņolez egin behar izan
ditudanez, hasiera batean nire kontu hartuko dut.

Halere ikusi dut goiko haria 'vlc-devel' posta-zerrendan ireki
zenutela; itzultzaileentzat 'translators' posta-zerrenda dago ordea
eta bertan badago duela hilabeteko mezu bat[1].

Kontua nahasia ikusten dut: Aritz agertzen da arduradun gisa, baina
Xabierrek, inolako baimenik gabe, itzulpenak bidaltzen ditu.

Proposatzen dudana da Aritzek azaltzea posta-zerrendan ardurarekin
ezin izan duela kunplitu azkenaldian eta horregatik nire gain utziko
duela hemendik aurrera.


[1] http://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2012-February/000940.html



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago