[Librezale] Mutil berria

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Mar 13, 18:42:59, CET 2012


On 13.03.2012 18:11, Dani Gutiérrez Porset wrote:
>> Arratsaldeon librezaleok,
>
> Ondo etorria hemendik ere, Txus ;)

Aupa txo, ongi etorri baita nire partetik ere.

Euskaraketa batekin hasi nahi baduzu, Pootle tresnaren bitartez 
euskaratzen ari garen WordPress 3.3.1 bertsioan lagun dezakezu. Azken 
bertsioa da eta interesgarria litzateke software honen azken bertsioa 
euskaraz izatea. ¿Lagundu nahi?

Euskaratu behar direnak, hemen dauden wordpress3.3.1-ms.po eta 
wordpress3.3.1.po fitxategiak dira:
http://pootle.librezale.org/eu/wordpress/

Erabiltzailerik ez baduzu, "Eman izena" estekan sakatu eta instrukzioak 
jarraitu. Erabiltzailea sortutakoan esaidazu eta gure Pootle-eko 
WordPress proiektuan zuzenean euskaraketak egiteko baimenak emango 
dizkizut (ez bakarrik gomendioak egitearena).

Zalantzarik izatekotan, galdu iezadazu!

Beste proiekturen batetan laguntzeko gogoarekin etorri bazara, edo 
proiektu berriren bat buruan baduzu, bota lasai.

Eskerrik asko,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago