[Librezale] ScummVM euskaraz

ibai a bildua oihanguren.com ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Mar 8, 16:08:34, CET 2012


Martxa honetan hilabete barru existitzen diren aplikazio denak itzuliko
dituzu! jajaj

Eskerrik asko hartutako lanagatik, ScummVM probatu beharko dut, Broken
Swordekin uste dut funtzionatzen zuela, ezta?

Segi horrela!


> Iepe!
>
> Beno, aste honetako nire bigarren entrega: ScummVM [0]. ScummVM
> hainbat joko jatorriz diseinatuak izan ez ziren plataformetan
> erabiltzea ahalbidetzen duen makina birtuala da, batez ere antzinako
> Lucasarts-eko joko mitikoak: Monkey Island, Indiana Jones, Maniac
> Mansion, Loom... baina baita beste asko ere. Erabili daitezkeen jokoen
> zerrenda osoa [1] sarean dago. Hortik bilatuz gero ere, erraz aurkitu
> daitezke deskargatzeko.
>
> Kasu honetan orain dela hilabete batzuetatik nuen itzulita (hortik
> wikiko orria aurretik existitzea), baina *gorriak* pasa ditut
> itzulpena frogatu nahian, konturatu arte letra-tipoekin arazo bat
> zegoela. Hori dela eta, ezin izan dut frogatu itzulpena arinago.
>
> Eta frogen harira, laguntza eskatu behar dizuet: ScummVM ez da
> bakarrik ordenagailuetan exekutatzeko pentsatua dagoen aplikazioa,
> smartphone, tablet eta horrelakoetan ere (asko) erabiltzen da. Nik ez
> daukadanez horrelako trastorik, botako diozue ahal duzuenean begiratu
> bat? Batez ere, itzulpeneko kateen luzerak arduratzen nau, ea osorik
> ikusi ahal izango diren. Ez dizuet eskatzen zuzenean konpilatzeko
> orain, baina agian hurrengo release-a ateratzean, instalatu eta bota
> begiratu bat. Hizkuntza-fitxategia oraindik ez dute txertatu, baina
> laster egingo dute.
>
> Laster idatziko dut albistea blogean.
>
> Badaezpadako oharra: Itzulita dagoena interfazea da, ez berau
> erabiltzen duten jokoak, hauek ez baitira libreak.
>
> besterik gabe,
>
> mikel
>
> [0] http://www.scummvm.org/
> [1] http://www.scummvm.org/compatibility/
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago