[Librezale] ScummVM euskaraz

Mikel Iturbe Urretxa mikel a bildua hamahiru.org
Ast, Mar 8, 11:57:29, CET 2012


Iepe!

Beno, aste honetako nire bigarren entrega: ScummVM [0]. ScummVM
hainbat joko jatorriz diseinatuak izan ez ziren plataformetan
erabiltzea ahalbidetzen duen makina birtuala da, batez ere antzinako
Lucasarts-eko joko mitikoak: Monkey Island, Indiana Jones, Maniac
Mansion, Loom... baina baita beste asko ere. Erabili daitezkeen jokoen
zerrenda osoa [1] sarean dago. Hortik bilatuz gero ere, erraz aurkitu
daitezke deskargatzeko.

Kasu honetan orain dela hilabete batzuetatik nuen itzulita (hortik
wikiko orria aurretik existitzea), baina *gorriak* pasa ditut
itzulpena frogatu nahian, konturatu arte letra-tipoekin arazo bat
zegoela. Hori dela eta, ezin izan dut frogatu itzulpena arinago.

Eta frogen harira, laguntza eskatu behar dizuet: ScummVM ez da
bakarrik ordenagailuetan exekutatzeko pentsatua dagoen aplikazioa,
smartphone, tablet eta horrelakoetan ere (asko) erabiltzen da. Nik ez
daukadanez horrelako trastorik, botako diozue ahal duzuenean begiratu
bat? Batez ere, itzulpeneko kateen luzerak arduratzen nau, ea osorik
ikusi ahal izango diren. Ez dizuet eskatzen zuzenean konpilatzeko
orain, baina agian hurrengo release-a ateratzean, instalatu eta bota
begiratu bat. Hizkuntza-fitxategia oraindik ez dute txertatu, baina
laster egingo dute.

Laster idatziko dut albistea blogean.

Badaezpadako oharra: Itzulita dagoena interfazea da, ez berau
erabiltzen duten jokoak, hauek ez baitira libreak.

besterik gabe,

mikel

[0] http://www.scummvm.org/
[1] http://www.scummvm.org/compatibility/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago