[Librezale] VLC: kulebroiaren bukaera?

Mikel Iturbe Urretxa mikel a bildua hamahiru.org
Ost, Uzt 4, 12:30:12, CEST 2012


Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
uztren 04a 12:25):
> Aupa Librezale!
>
> Online bizitzara bueltatzearekin batera VLCren aferari heldu nion pasa den
> hilaren hasiera aldean, IRCan lehendik eta posta-zerrendan gero[1].
>
> Nire jarrera azaldu ostean[2], ordea, ez nuen inongo erantzunik jaso ez
> Xabierren aldetik (aurretik beste mezu bat bidalia zeukan[3]) ezta
> garatzaileen aldetik ere. Kontua airean egon da beraz, beste behin.
>
> Duela bi egun VLCren Androiderako moldaketa edo 'port'a eskura jartzeaz
> aparte, lokalizazioak gehitzen hasi dira pixkanaka plataforma horretarako;
> lokalizazio-sistema ezberdina darabil Androidek.
>
> Itzulpena burutu eta posta-zerrendara bidali aurretik IRCan galdetzea
> okurritu zait[4] ea nire lokalizazioa onartuko zuten ala ez eta pasa den
> hilabeteko eztabaidara zuzendu ditut garatzaileak. Nire harridurarako, esan
> didate dagoeneko Xabierrek bidalita zeukala Androiderako itzulpena[5] eta
> git-en gehituta zegoela[6]!
>
> Noski, hau guztia zerrendaz kanpo gertatu da, modu ilun xamarrean egia esan.
> Egoera enegarrenez salatzeaz gain nire argumentuak mahai gainean jarri
> dizkiet berriz ere. Azkenik, garatzaileek onartu dute mantentzaileak
> bidalitako itzulpenak erabiltzea.
> Horrekin batera mantentzaileen orria[7] ere eguneratu dute eta Androiderako
> VLCren nire itzulpena gehitu dute[8].
>
> Gauzak ondo bidean VLCren mahaigaineko hurrengo bertsioan nik bidaltzen
> diedan itzulpena egongo da, beraz.
>
> "Civil War in Basque" eta gero gutxienez egizue zin VLC erabiliko duzuela...
>
> Julen.
>
> [1] http://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2012-June/001074.html
> [2] http://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2012-June/001070.html
> [3] http://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2012-June/001069.html
> [4]
> http://dionoea.chewa.net/irc/videolan/html/%23videolan-2012-07-04.html#L319
> [5]
> http://dionoea.chewa.net/irc/videolan/html/%23videolan-2012-07-03.html#L1063
> [6]
> http://git.videolan.org/?p=vlc-ports/android.git;a=commit;h=6dde35bf0df0060dbb83025d1678871052e45192
> http://www.videolan.org/developers/i18n/
> [7] http://www.videolan.org/developers/i18n/
> [8]
> http://git.videolan.org/?p=vlc-ports/android.git;a=commit;h=c972c290574b34475afa0c7484c7b4fbdee766a7
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

Uau!

Zorionak Julen lan ikaragarri hau hartzeagatik (itzultzen eta
jendeagaz hartu-emanean), baita nola edo hala honen berri eman duzuen
beste Librezalekidei ere.

Nik behintzat, hurrengo eguneraketatik aurrera, pozik jarriko dut VLC
berriz euskaraz.

On egin!

mikel



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago