[Librezale] VLC: kulebroiaren bukaera?

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Uzt 4, 12:25:04, CEST 2012


Aupa Librezale!

Online bizitzara bueltatzearekin batera VLCren aferari heldu nion pasa 
den hilaren hasiera aldean, IRCan lehendik eta posta-zerrendan gero[1].

Nire jarrera azaldu ostean[2], ordea, ez nuen inongo erantzunik jaso ez 
Xabierren aldetik (aurretik beste mezu bat bidalia zeukan[3]) ezta 
garatzaileen aldetik ere. Kontua airean egon da beraz, beste behin.

Duela bi egun VLCren Androiderako moldaketa edo 'port'a eskura jartzeaz 
aparte, lokalizazioak gehitzen hasi dira pixkanaka plataforma 
horretarako; lokalizazio-sistema ezberdina darabil Androidek.

Itzulpena burutu eta posta-zerrendara bidali aurretik IRCan galdetzea 
okurritu zait[4] ea nire lokalizazioa onartuko zuten ala ez eta pasa den 
hilabeteko eztabaidara zuzendu ditut garatzaileak. Nire harridurarako, 
esan didate dagoeneko Xabierrek bidalita zeukala Androiderako 
itzulpena[5] eta git-en gehituta zegoela[6]!

Noski, hau guztia zerrendaz kanpo gertatu da, modu ilun xamarrean egia 
esan. Egoera enegarrenez salatzeaz gain nire argumentuak mahai gainean 
jarri dizkiet berriz ere. Azkenik, garatzaileek onartu dute 
mantentzaileak bidalitako itzulpenak erabiltzea.
Horrekin batera mantentzaileen orria[7] ere eguneratu dute eta 
Androiderako VLCren nire itzulpena gehitu dute[8].

Gauzak ondo bidean VLCren mahaigaineko hurrengo bertsioan nik bidaltzen 
diedan itzulpena egongo da, beraz.

"Civil War in Basque" eta gero gutxienez egizue zin VLC erabiliko duzuela...

Julen.

[1] http://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2012-June/001074.html
[2] http://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2012-June/001070.html
[3] http://mailman.videolan.org/pipermail/translators/2012-June/001069.html
[4] 
http://dionoea.chewa.net/irc/videolan/html/%23videolan-2012-07-04.html#L319
[5] 
http://dionoea.chewa.net/irc/videolan/html/%23videolan-2012-07-03.html#L1063
[6] 
http://git.videolan.org/?p=vlc-ports/android.git;a=commit;h=6dde35bf0df0060dbb83025d1678871052e45192
http://www.videolan.org/developers/i18n/
[7] http://www.videolan.org/developers/i18n/
[8] 
http://git.videolan.org/?p=vlc-ports/android.git;a=commit;h=c972c290574b34475afa0c7484c7b4fbdee766a7



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago