[Librezale] Software-lokalizazioetan erabiltzeko hainbat irizpide

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Uzt 4, 21:46:28, CEST 2012


Guztia irakurri ostean oso lan txukuna iruditu zait. Gutxi gora-behera 
orain arte jarraitzen nituen arauak datoz. Orain arte ezagutzen ez nuena 
"Popup window"-en ordaina da: "Leiho gainerakorrak". Beti egoten naiz 
zalantzan hori nola itzuli...

az., 2012.eko uztren 04a 12:21(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Aupa,
>
> Agian bateren batek ezagutuko du, nik ordea aurrekoan aurkitu nuen 
> HPSkoek kaleratutako 'Software-lokalizazioetan erabiltzeko hainbat 
> irizpide' dokumentua (ze propaganda gutxi HPSko hauek!):
> http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/software_lokalizazioak/eu_irizpide/euskarako_lokalizazioak.html 
>
>
> Lasaiago aztertu beharko da baina gainetik begiratuta itxura oso ona 
> dauka, gure estilo-liburu amaigabe horretan agertzen diren zenbait 
> irizpiderekin bat egiten du, gainera.
>
> Besterik gabe, guztioi erabilgarri izango zaigun baliabide bat 
> delakoan nago.
>
> Ondo segi!
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago