[Librezale] Nork itzultzen du VLC?
ibai a bildua oihanguren.com
ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Urt 25, 09:04:55, CET 2012
Egunon!
> Aupa guztioi!
>
> barka lehenago ez erantzutea baina.... badakizue....
>
>
> a) dooteori itzulpena eskatzea komeni da, baina erantzuna aurrez emango
> dizuet, HPSk jaurlaritzak edo kontratatu dionak oniritzia eman arte ez
> du emango.
Atzo gauean idatzi nion Dooteori, ea zer erantzuten didan. Erantzuna ez
badu zuzenean hona bidaltzen ekarriko dut nik.
>
> b) proiektu honek arduraduna du. beraz ez litzateke besteen esku egon
> behar itzulpenik egitea koordinaziorik gabe.
>
Guztiz ados, ez dakit VLCren kasuan nola funtzionatzen duen baina hori da
logikoena.
> c) Aurrekoaren konponbide edo... launchpad kontuak medio beharbada
> ubuntu itzulpen taldearen arduradunarekin egon beharko ginateke, egon
> badaudelako aukerak proiektuen itzulpenak mugatzeko. (ez da zehazki
> ubuntu arazo bat, baina berak azaldu ahal izango digu egokien launchpad
> mugak nola ezarri....)
Launchpaden Ubuntu itzultzeko arduradun gisa Oier Mees eta biok gaude
(baina nagusiki Oier da arduraduna, orain Erasmusez "gozatzen" kanpoan
dagoen arren). Dena dela, hau ez da Ubunturekin lotutako kontua, beste
Linux batzutan eta Mac OS Xn gutxienez gertatzen dela esan dute hemen,
beraz Ubunturako mugatzearekin ez genuke ezer lortuko, eta VLCren kasua ez
dakit zein den, baina ez dut uste Ubunturen itzulpenetan sartzen denik, ez
datorrelako hasieratik instalatuta (dena den hau begiratu egin beharko
nuke).
>
> izan libre izan euskaldun!
>
> PD: ibai nahi baduk idatziko diot nik dooteori
>
>
>
>
> 2012/01/24 14:37(e)an, ibai a bildua oihanguren.com(e)k idatzi zuen:
>> Antza denez EuskalGNUko inor ez dabilenez irakurtzen, gero idatziko
>> diet zuzenean ea zer dioten. Launchpad-en ere itzulpen batzuk egin
>> ditu Xabier Aramendik, baina ez asko. Garrantzitsuena Deluge.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago