[Librezale] Aiaraldea Komunikazio Lehioaren irratiarentzat streaming zerbitzaria

aiaraldea fm irratia a bildua aiaraldea.com
As, Ots 28, 08:59:57, CET 2012


Aupa!

Aiaraldea Komunikazio Lehioko kideak gara. Gure egitasmoen artean eskualde
mailan eragingo lukeen internet bidezko euskara hutsezko irrati bat sortzea
dago, eta egitasmo hori martxan jartzen hasiak gara. Horregatik
librezale.org-ko foroan streaming zerbitzaria nola lortu eta horren
inguruan norekin hitz egin galdetu genuen. Erantzun zigun erabiltzaileak
airean a bildua airean.net helbidera mezu bat bidaltzea aholkatu zigun, eta hala
egin genuen. Baina ez dugu erantzunik jaso, horregatik galdetu nahi
genizuen ea streaming zerbitzariari buruz hitz egiteko edo helbide
horretako jendearekin kontaktuan jartzeko beste biderik ote dagoen.

Besterik gabe, eta aldez aurretik eskerrak emanez
Zuen erantzunaren zain
Aiaraldea Komunikazio Lehioko kideak
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120228/ba9d2c8c/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago