Aupa!

Aiaraldea Komunikazio Lehioko kideak gara. Gure egitasmoen artean
eskualde mailan eragingo lukeen internet bidezko euskara hutsezko irrati
bat sortzea dago, eta egitasmo hori martxan jartzen hasiak gara. Horregatik librezale.org-ko foroan streaming zerbitzaria nola lortu eta horren inguruan norekin hitz egin galdetu genuen. Erantzun zigun erabiltzaileak airean@airean.net helbidera mezu bat bidaltzea aholkatu zigun, eta hala egin genuen. Baina ez dugu erantzunik jaso, horregatik galdetu nahi genizuen ea streaming zerbitzariari buruz hitz egiteko edo helbide horretako jendearekin kontaktuan jartzeko beste biderik ote dagoen.

Besterik gabe, eta aldez aurretik eskerrak emanez
Zuen erantzunaren zain
Aiaraldea Komunikazio Lehioko kideak