[Librezale] WordPress 3.3.1 bertsioaren euskaraketa

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Ots 14, 23:26:29, CET 2012


Aupa zuek:

WordPress 3.3ren 2. beta euskaratzen geundela WordPress 3.3.1 atera da.
Software honen beste bertsio berriagoa atera aurretik egun dagoena
(3.3.1) euskaratzea helburu egingarria iruditzen zait.

Horregatik, aurrekoan bezala [1] aurreko POak egungo POTekin nahaztu eta
euskaratu behar diren hiru fitxategiak prestatu ditut. Hemen daude
euskaraketarekin lagundu nahi duen edonor lanean has dadin:
http://pootle.librezale.org/eu/wordpress/

wordpress3.3.1.po %79 euskaratuta dago
wordpress3.3.1-ms.po %85 euskaratuta dago
wordpress3.3.1-continents-cities.po 100% euskaratuta dago.

Guztira 263 kate inguru dira euskaratu beharrekoak. Norbaitek lagun nahi
izanez gero baina Pootle-ekin edo euskaratzeko beste edozein irizpideren
zalantza izanez gero, bota lasai!

Nork lagundu nahi du WordPress 3.3.1 bertsioaren euskaraketan?
Jakitearren galdetzen dut baina baita PO fitxategiaren kredituetan ere
jartzeko.

Animo!

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago