[Librezale] Firebug eta Eclipse

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Lar, Abe 8, 21:46:40, CET 2012


Kaixo Librezaleok,

Web garapenerako Firebug [1][2] tresna ezaguna 1.11 bertsiotik aurrera
euskaraz erabil daitekeela jakinarazi nahi dizuet.
Lankide/adiskide batekin batera itzuli dut. Itzulpena
http://www.babelzilla.org/ erabiliz burutu dugu eta unean %100 dago
itzulita.
Errorerik aurkitzen baduzue edo itzulpena hobetu daitekeela uste baduzue
jakinarazi zerrenda honetan edo sortu erabiltzaile
bat babelzilla.org-en eta zuzendu.
Librezaleko wikiko zein ataletan gehitu behar nuke Firebug? Behar bada
Garapenerako tresnak edo antzeko atal bat sortu behar genuke.

Bestalde, Eclipse garapen-ingurune integratua [3][4] euskaratzen hasi
naizela jakinarazi nahi dizuet. Horretarako euskara Eclipseren
lokalizazioan erabiltzen den Babel [5] plataformara gehitzeko eskaera egin
nuen [6] eta hasieran zailtasun batzuk izan arren azkenean onartu
zidaten eskaera [7].
Itzulpenean parte hartu nahi izanez gero, Eclipse proiektuan erabiltzaile
bat sortu behar duzue [8], ondoren saioa hasi [9],
itzulpenen orrira joan [10] eta bertan euskara hautatu.

Izan libre izan euskaldun

Asier Iturralde Sarasola

[1] https://www.getfirebug.com/
[2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Firebug
[3] http://www.eclipse.org/
[4] http://eu.wikipedia.org/wiki/Eclipse
[5] https://babel.eclipse.org/babel/
[6] https://bugs.eclipse.org/bugs/show_bug.cgi?id=392393
[7] http://babel.eclipse.org/babel/languages.php
[8] https://dev.eclipse.org/site_login/createaccount.php
[9] https://babel.eclipse.org/babel/login.php
[10] http://babel.eclipse.org/babel/translate.php
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121208/09f48872/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago