[Librezale] Online dendak - OpenCart

Asier Arsuaga artsuaga a bildua gmail.com
Al, Abu 27, 13:34:06, CEST 2012


Mila esker Asier eta Julen. Emango diet begiratu bat pasatako estekei eta
esango dizuet.

Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
aburen 27a 11:50):

> al., 2012.eko aburen 27a 09:03(e)an, Asier Arsuaga(e)k idatzi zuen:
>
>  Online denda bat montatzeko software begira ibili naiz eta jakin nahi
>> nuen ea inork badakien programa hauen berri. Wikipedian piska bat
>> begiratuta GPL lizentziarekin aurkitu ditudanak gainetik begiratzen
>> aritu naiz:
>>
>> Batavi istalatu eta aukera gehiegi zituela iruditu zait behar genuenerako.
>>
>> Gero OpenCart frogatu dut eta itxura oso ona du. Badirudi sarean nahikoa
>> dokumentazio dagoela. Gainera denda eleanizduna erraz monta daiteke.
>> Kontua da, itzulpenerako kateak php fitxategi mordo batean datozela eta
>> kate asko fitxategi bat baino gehiagotan errepikatu egiten direla. Ez
>> dago PO fitxategien erosotasunik itzultzeko. Errepikatutako kate hauek
>> sed edo kfilereplace erabiliz itzultzea pentsatu dut. Ondoren falta
>> direnak banan bana itzuliko nituzke.
>>
>> php fitxategi anitzak beste era batera itzultzeko modurik ezagutzen
>> baduzue edo online denden inguruan beste edozein informazio ongi etorria
>> izango da.
>>
>>
> Translate Toolkit-eko php2po[1] tresna erabilita ere bihur ditzakezu PHP
> fitxategiak POra. Formatu jakin batzuk onartzen ditu (begiratu "Formats
> Supported" atala).
>
> Online dendei dagokienez, Satchmo[2] eta Lightning Fast Shop[3] ere proba
> ditzakezu. Biak ala biak Python/Django erabiliz daude eginak eta
> itzulpenetarako PO formatua darabilte.
>
> [1] http://translate.sourceforge.**net/wiki/toolkit/php2po<http://translate.sourceforge.net/wiki/toolkit/php2po>
> [2] http://www.satchmoproject.com/
> [3] http://www.getlfs.com/
>
> ______________________________**_________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120827/5a3d8af0/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago