[Librezale] Online dendak - OpenCart

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Abu 27, 11:50:08, CEST 2012


al., 2012.eko aburen 27a 09:03(e)an, Asier Arsuaga(e)k idatzi zuen:
> Online denda bat montatzeko software begira ibili naiz eta jakin nahi
> nuen ea inork badakien programa hauen berri. Wikipedian piska bat
> begiratuta GPL lizentziarekin aurkitu ditudanak gainetik begiratzen
> aritu naiz:
>
> Batavi istalatu eta aukera gehiegi zituela iruditu zait behar genuenerako.
>
> Gero OpenCart frogatu dut eta itxura oso ona du. Badirudi sarean nahikoa
> dokumentazio dagoela. Gainera denda eleanizduna erraz monta daiteke.
> Kontua da, itzulpenerako kateak php fitxategi mordo batean datozela eta
> kate asko fitxategi bat baino gehiagotan errepikatu egiten direla. Ez
> dago PO fitxategien erosotasunik itzultzeko. Errepikatutako kate hauek
> sed edo kfilereplace erabiliz itzultzea pentsatu dut. Ondoren falta
> direnak banan bana itzuliko nituzke.
>
> php fitxategi anitzak beste era batera itzultzeko modurik ezagutzen
> baduzue edo online denden inguruan beste edozein informazio ongi etorria
> izango da.
>

Translate Toolkit-eko php2po[1] tresna erabilita ere bihur ditzakezu PHP 
fitxategiak POra. Formatu jakin batzuk onartzen ditu (begiratu "Formats 
Supported" atala).

Online dendei dagokienez, Satchmo[2] eta Lightning Fast Shop[3] ere 
proba ditzakezu. Biak ala biak Python/Django erabiliz daude eginak eta 
itzulpenetarako PO formatua darabilte.

[1] http://translate.sourceforge.net/wiki/toolkit/php2po
[2] http://www.satchmoproject.com/
[3] http://www.getlfs.com/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago