[Librezale] Online dendak - OpenCart

Asier Arsuaga artsuaga a bildua gmail.com
Al, Abu 27, 09:03:54, CEST 2012


Online denda bat montatzeko software begira ibili naiz eta jakin nahi nuen
ea inork badakien programa hauen berri. Wikipedian piska bat begiratuta GPL
lizentziarekin aurkitu ditudanak gainetik begiratzen aritu naiz:

Batavi istalatu eta aukera gehiegi zituela iruditu zait behar genuenerako.

Gero OpenCart frogatu dut eta itxura oso ona du. Badirudi sarean nahikoa
dokumentazio dagoela. Gainera denda eleanizduna erraz monta daiteke. Kontua
da, itzulpenerako kateak php fitxategi mordo batean datozela eta kate asko
fitxategi bat baino gehiagotan errepikatu egiten direla. Ez dago PO
fitxategien erosotasunik itzultzeko. Errepikatutako kate hauek sed edo
kfilereplace erabiliz itzultzea pentsatu dut. Ondoren falta direnak banan
bana itzuliko nituzke.

php fitxategi anitzak beste era batera itzultzeko modurik ezagutzen baduzue
edo online denden inguruan beste edozein informazio ongi etorria izango da.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120827/9265fb12/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago