[Librezale] Twitterren euskaratzeari buruzko zerbait esan beharko al luke Librezalek?

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Lar, Abu 4, 20:04:32, CEST 2012


og., 2012.eko uztren 12a 19:14(e)an, Asier Arsuaga(e)k idatzi zuen:
> Iepa!
> 
> Ba ni ez nago ados. Librezale filosofia ulertzen dudan bezela Twitterren
> itzulpenean zer esanik ez duela iruditzen zait Librezalek komunitate
> bezela. Zerorrek esan duzun bezela enpresa pribatu bat da eta software
> jabeduna erabiltzen dute. Erabiltzaile komunitate bat du eta komunitate
> hortako erabiltzaileen artean aplikazioa euskaratzea oso ondo iruditzen
> zait. Googleren tresnak edo microsoftenak euskaratzea bezela,
> euskararentzat onuragarria izango dela ziur.

Librezaleren filosofia posta zerrenda honetan adostua egon beharko
litzateke. Denborarekin nire iritziak aldatu egiten dira eta talde oso
batenei berdina gertatzeak ez ninduke harrituko.

Nik ez nioke Librezaleri inolako mugarik jarriko, taldearen izenak berak
dioen bezala :-) Nik pertsonalki oraintxe bertan ez dut Twitter
euskaratzeko interesik (bai taliban horietako bat naiz), baina ni
pertsona bat naiz eta posta zerrenda honetan asko gara. Gauzak hitz egin
daitezke. Ni behintzat horretarako prest nago eta hartzen ditugun
erabakiak onartzeko prest nago.

Ez nuke inor aldez aurretik zentsuratua sentitzerik nahi. Norbaitek
Librezalek Twitter euskaratzen laguntzea nahi balu, hemen dagoenez gero
(Librezaletarra izateko zerrenda honetara harpidetua izatea besterik
behar ez dela ulertzen dut), proposatu dezala. Agian gehienok ados egon
gintezke, besteek zer iritzi duten jakin gabe. Edo ez. Baina kontua ez
da hori; kontua nire ustez, Librezale gauza bizi bat bezala sentitzea
da. Eta eztabaidak bizitzaren gatza eta piperrak dira! xDD

Portzierto, nire talibanismoaren froga bi (ikus iruzkinak) :-)
http://ttiki.com/41505 (argia.com)
http://ttiki.com/41506 (zuzeu.com)

Goraintziak,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago