[Librezale] Fedoraren euskaraketa

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Ost, Api 11, 01:48:23, CEST 2012


Kaixo Librezaleok,

duela hilabete Fedora Proiektua euskarara itzultzeko taldea [1] sortzeko
nire eskaera onartua izan zen.
Oraingoz ni bakarrik ari naiz baina norbaitek parte hartu nahi badu ongi
etorria izango da. Fedora Proiektuko aplikazioen (Anaconda, ...) eta Fedora
Proiektuaren webgunearen [2] lokalizazioa Transifex bidez egiten da [3].
Wiki-a euskaratzen ere ari naiz, baina oraindik asko dago egiteko. [4]

Fedora Proiektuko itzultzaile izateko pauso batzuk jarraitu behar dira: [5]

1. Transifex-eko kontu bat sortu eta euskarazko itzulpen taldean parte
hartu nahi duzula jakinarazi, Join team botoia klikatuz [3].
2. Trans posta zerrendara harpidetu [6].
3. Zure burua aurkeztu aipatutako posta zerrendan. Jarraitu beharreko
eredua hemen aurkituko duzu [7].
Bertan aipatzen den "FAS login" Fedora Kontu Sistemako zure
erabiltzaile-izena da, horretarako Fedora Kontu bat sortu beharko duzu [8].
Aurkezpenaren adibide bezala nirea erabil dezakezu [9] edo posta zerrendako
artxiboetan begiratu (aurkezpenak nahiko ugariak dira) [10].

Librezaleko proiektu zerrendara gehituko dut ala ez? Zer iruditzen zaizue?
Gehitzekotan Beste batzuk atalean joan behar luke Debianekin batera.

Izan libre, izan euskaldun

Asier Iturralde Sarasola

[1] http://fedoraproject.org/wiki/L10N/Teams/Basque
[2] http://fedoraproject.org/
[3] https://fedora.transifex.net/projects/p/fedora/language/eu/
[4] https://fedoraproject.org/wiki/Fedora_Project_Wiki/eu
[5] https://fedoraproject.org/wiki/L10N/Guide#Becoming_a_Fedora_Translator
[6] https://lists.fedoraproject.org/mailman/listinfo/trans
[7] https://fedoraproject.org/wiki/L10N_Self_introduction
[8] https://fedoraproject.org/wiki/L10N/Guide#Create_a_Fedora_Account
[9] http://lists.fedoraproject.org/pipermail/trans/2012-March/009750.html
[10] http://lists.fedoraproject.org/pipermail/trans/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120411/a66fdd77/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago