[Librezale] Aurkezpena eta F-Droid

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Ast, Api 5, 01:29:41, CEST 2012


Kaixo Librezaleok,

Asier Iturralde Sarasola naiz. Ikasketaz kimikaria, ogibidez
programatzailea eta momentuan langabezian nago.
Ia urtebete daramat software libreko aplikazioak euskaratzen. Ubuntu [1],
Linux Mint [2] eta Fedora-ren [3] euskaraketa taldeetan parte hartzen dut
eta Android-erako aplikazio batzuk ere itzuli ditut (Connectbot, Android
Terminal Emulator, F-Droid, ...)
Ahal dudan neurrian Librezalen parte hartu eta aplikazioak euskaratzen
jarraitzeko asmoa daukat.

Aurkezpenaren ondoren, Librezale.org webgunean egin dudan lehen ekarpenaren
berri eman nahi dizuet [4]. Ezagutzen al duzue Android gailuetarako F-Droid
[5] aplikazioa? Google Play-ren (Google Market bezala ezagunagoa)
alternatiba librea da. %100 software librez osatutako biltegi batetik
aplikazioak deskargatu eta aplikazio hauen eguneraketak kudeatzeko aukera
ematen du.

Proiektuak ataleko Sistemaren tresnak azpi-atalean kokatu dut. Itzulpen
txikia da, 106 kate dira soilik [6], baina aplikazio garrantzitsua dela
iruditzen zait eta horregatik kokatu dut Sistemaren tresnaken eta ez
Itzulpen txikietan. Ez bazaizue egoki iruditzen aldatuko
dugu.<http://f-droid.org/translate/eu/fdroidclient/>

Wiki-an aplikazioaren datuak sartzen ari nintzela Androiderako
aplikazioentzako deskargarako estekarik ez dagoela konturatu naiz.
GNU/Linux sistemetarako deskargentzat linux_url dago, MacOSX-erako osx_url,
Windows-erako win_url eta abar. Logikari jarraituz android_url erabiltzen
saiatu naiz baina ez du funtzionatu. Azkenean webapp_url erabili dut, baina
beharrezko ikusten dut Androiderako deskargentzat esteka berezi bat sortzea.

Ondo izan

[1] https://launchpad.net/~ubuntu-l10n-eu
[2] https://launchpad.net/~linuxmint-translation-team-basque
[3] https://fedoraproject.org/wiki/L10N/Teams/Basque
[4] http://librezale.org/wiki/F-Droid
[5] http://f-droid.org/
[6] http://f-droid.org/translate/eu/fdroidclient/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120405/6f45f280/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago