[Librezale] EraldaLAB

Gorka Julio gorka a bildua teketen.com
Ost, Api 18, 09:44:26, CEST 2012


Kaixo lagunak!

Azken egun hauetan komentatu dugun bezala, maiatzaren 12an, larunbata,
lehenengo tESLa antolatuko dugu, Eraldaketa Sozialerako Laborategia.
Librezale proiektua bertan azalduko den proiektuetako bat izatea nahi dugu,
eta horretarako nola aurkeztu etb. antolatu beharko dugu, baina bestalde
Librezaleko lagun guztiak gonbidatu nahi zaituztegu egun horretako
ekimenetan parte hartzera. Gainera Librezalen inguruko aurkezpen eta
tailerretan parte hartzeaz gain beste proposamen bat ere egin nahi dizuegu,
beste proiektu batean lanean bazabiltzate, modu aktiboan edo ideia fasean
animatu eta tESLan guztion aurrean aurkeztea, proiektua zabaldu eta
komunitatea sortzen hasteko.

Informazio gehiago aurkituko duzue webgunean:
http://eraldalab.net/

Bertan Andoaingo ekitaldiaren orrialdea sortu, eta joateko asmoa baduzue
izena eman, intendentziarako garrantzitsua da. ;-)

Aurkezpenetarako proposamenik baduzue lasai egin jarri dugun formularioaren
bitartez.

Mila esker!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20120418/4fecf2f7/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago