[Librezale] Rockbox euskeraz

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Ira 29, 14:53:53, CEST 2011


Aupa Asier,

Asier Arsuaga<artsuaga a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
iraren 29a 11:50):
> Ezaguzten Rockbox, musika erreproduzigailuentzako GNU GPL lizentziadun
> firmwarea?
>
> Bueno kontua da 2005eko apple ipod photo bati bateria txinatarra
> aldatu diodala bi aldiz, lehenbizikoan ez nuen zorterik izan berehala
> ahitu zen, bigarrengo hau txukuna ateratzen ari zait. Ordenagailutik
> fitxategiak arakatzaile sinple batekin pasa ahal izateko rockbox
> instalatu behar niola erabaki nuen, ez itunes edo linuxen programa
> berezirik ipodarekin komunikatzeko. Primeran dabil eta garai batean
> frogatu nuen iPodLinux-ak adina bateria ez duela kontsumitzen
> iruditzen zait.
>
> Kontua da rockboxekin oso gustora nenbilela eta euskeratzea pentsatu
> nuela. Itzultzeko ez du po fitxategirik erabiltzen gero konpilatu
> behar den testu fitxategi bat baizik. Kate gehienak itzuliak dauzkat,
> gutxi batzuk falta dira. Librezalen jarri daiteke bertako proiektuetan
> nahi baduzue.
>
> Duela gutxi bidali diet euskerazko bigarren fitxategia, eta orain
> deskarga daitekeen Rockbox 3.9.1en oraindik euskera ez dago hizkuntza
> aukeretan, espero dezagun hurrengo bertsioan egotea. Bitartean
> librezalen jarri daiteke fitxategia eta nola instalatu.
>
> Firmware hau iPod ezberdinetan ibiltzeaz gain Archos, iRiver, GoGear,
> Samsung, Toshiba eta beste zenbait erreproduzigailuetan ere badabil.

Nik ez daukat halako aparaturik baina firmware-a oso erabilgarria iruditu zait.

Librezalen jarri nahi baduzu oso erraza da, wikian orri bat gehitu
besterik ez daukazu.

Adibide bezela orri hau har dezakezu:
http://librezale.org/wiki/OpenShot

Eta nahi duzun informazio guztia bertan gehitu. Wikipediaren software
bera daukagu instalatuta beraz inoiz Wikipedia editatu baduzu oso
erraza egingo zaizu orria sortzea. Inolako arazorik badaukazu edo
txantiloiak nola erabili ez badakizu, galdetu lasai.

Albiste bat idatzi nahi baduzu ere, WordPresseko erabiltzaile berriak
sortzeko arazorik ere ez dago.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago