[Librezale] Rockbox euskeraz

Asier Arsuaga artsuaga a bildua gmail.com
Ast, Ira 29, 11:50:28, CEST 2011


Ezaguzten Rockbox, musika erreproduzigailuentzako GNU GPL lizentziadun
firmwarea?

Bueno kontua da 2005eko apple ipod photo bati bateria txinatarra
aldatu diodala bi aldiz, lehenbizikoan ez nuen zorterik izan berehala
ahitu zen, bigarrengo hau txukuna ateratzen ari zait. Ordenagailutik
fitxategiak arakatzaile sinple batekin pasa ahal izateko rockbox
instalatu behar niola erabaki nuen, ez itunes edo linuxen programa
berezirik ipodarekin komunikatzeko. Primeran dabil eta garai batean
frogatu nuen iPodLinux-ak adina bateria ez duela kontsumitzen
iruditzen zait.

Kontua da rockboxekin oso gustora nenbilela eta euskeratzea pentsatu
nuela. Itzultzeko ez du po fitxategirik erabiltzen gero konpilatu
behar den testu fitxategi bat baizik. Kate gehienak itzuliak dauzkat,
gutxi batzuk falta dira. Librezalen jarri daiteke bertako proiektuetan
nahi baduzue.

Duela gutxi bidali diet euskerazko bigarren fitxategia, eta orain
deskarga daitekeen Rockbox 3.9.1en oraindik euskera ez dago hizkuntza
aukeretan, espero dezagun hurrengo bertsioan egotea. Bitartean
librezalen jarri daiteke fitxategia eta nola instalatu.

Firmware hau iPod ezberdinetan ibiltzeaz gain Archos, iRiver, GoGear,
Samsung, Toshiba eta beste zenbait erreproduzigailuetan ere badabil.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago