[Librezale] identi.ca euskaraz
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Ira 26, 22:19:15, CEST 2011
al., 2011.eko iraren 26a 21:13(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
>> ________________________________
>> From: Asier Arsuaga <artsuaga a bildua gmail.com>
>> To: librezale a bildua librezale.org
>> Sent: Monday, September 26, 2011 12:09 AM
>> Subject: Re: [Librezale] identi.ca euskaraz
>>
>>
>> Identi.ca-k darabilen StatusNet 1.0.0rc1 bertsio berriarekin ibili naiz frogatan. Bertsio honek euskerazko itzulpena txertaturik dauka. Baina PO fitxategiak itzuli gabeko kateak eta zalantzazkoak edukitzeaz gain, zenbait katek aldagaiekin akats nabarmenak dauzka.
>> — Adibidez kate honen itzulpena:
>> Conversation feed (Activity Streams JSON)
>> — Honela itzulia dago:
>> %1$s(r)en ohar-jarioa (Atom)
>>
>
> Oraintxe bertan deskargatu dut PO fitxategia Translatewiki-tik, eta zuk diozun akats hori ez dago, ongi itzulita dago. Norbaitek konpondu al du?
Gaur, arratsaldeko 6:12etako mezuan Asier Arsuagak azaldu duen bezala,
TranslateWikin zuzenean euskaratu ditu kateok. Hemen ikus daiteke zer
egin duen zehatz-mehatz:
https://translatewiki.net/wiki/Special:Contributions/Artsuaga
Beraz, TranslateWikiko PO berriro kargatu dut Pootlen. Orain 100%
euskaratuta dago berriz. Asier Arsuagak aurreko bertsioan Pootle-etik
kanpo egin zituen hobekuntzak nola edo hala bertsio berrian sartzea
bakarrik falta da.
Mesedez, hemendik aurrera euskaraketa guztiak leku berdinean egitea
proposatzen dut. Berdin zait non, baina leku berdinean bestela zoratu
egingo naiz. Pootle erabiltzea nahiago ala TranslateWiki?
>
> Bestalde, nik ulertzen dudanagatik, PO fitxategitik MO fitxategia sortzeko msgfmt komandoa erabiltzen bada, akats larriak badaude (aldagaien izen okerrak, etab.) abisatu egiten du. Deskargatu dudan PO fitxategiari msgfmt pasatu diot eta ez du akatsik eman.
Bikain.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago