[Librezale] identi.ca euskaraz

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Al, Ira 26, 21:13:53, CEST 2011


>________________________________
>From: Asier Arsuaga <artsuaga a bildua gmail.com>
>To: librezale a bildua librezale.org
>Sent: Monday, September 26, 2011 12:09 AM
>Subject: Re: [Librezale] identi.ca euskaraz
>
>
>Identi.ca-k darabilen StatusNet 1.0.0rc1 bertsio berriarekin ibili naiz frogatan. Bertsio honek euskerazko itzulpena txertaturik dauka. Baina PO fitxategiak itzuli gabeko kateak eta zalantzazkoak edukitzeaz gain, zenbait katek aldagaiekin akats nabarmenak dauzka.
>— Adibidez kate honen itzulpena:
>Conversation feed (Activity Streams JSON)
>— Honela itzulia dago:
>%1$s(r)en ohar-jarioa (Atom)
>

Oraintxe bertan deskargatu dut PO fitxategia Translatewiki-tik, eta zuk diozun akats hori ez dago, ongi itzulita dago. Norbaitek konpondu al du?

Bestalde, nik ulertzen dudanagatik, PO fitxategitik MO fitxategia sortzeko msgfmt komandoa erabiltzen bada, akats larriak badaude (aldagaien izen okerrak, etab.) abisatu egiten du. Deskargatu dudan PO fitxategiari msgfmt pasatu diot eta ez du akatsik eman. 


Asier.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago