[Librezale] WordPress 3.2ren eta TwentyEleven "itxura"ren itzulpenak

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
Al, Urr 24, 12:48:11, CEST 2011


Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urrren 24a 12:44):
> al., 2011.eko urrren 24a 08:43(e)an, Mikel Larreategi(e)k idatzi zuen:
>> txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urrren 19a 13:23):
>>>
>>> Aupa:
>>>
>>> Mikel, Pootlen erabiltzailea daukazula ikusi dut eta WordPress proiektuan
>>> baimen bereziak eman dizkizut. eu.wordpress.org dagokionez, ez zait argi
>>> geratu Zé-k zer egin duen [1] baina ni badaezpada, eu.wordpress.org blogean
>>> sartu eta Julen eta biok bezala editorea izateko baimena bidali dizut
>>> e-mailera. Ea funtzionatzen duen...
>>>
>>> [1]
>>> http://wppolyglots.wordpress.com/2011/10/17/im-requesting-svn-commit-access-in-order-to-2/#comments
>>>
>>
>> Nik ere ez dakit zer egin duen zeren ez dut SVNan baimenik...
>> Zuetakoren batek POa hartu eta SVNra kargatu badezake gero Deploy
>> eskaera egin eta eu.wordpress.org-etik deskargagarri ager dadin...
>
> eu.wordpress.org-en deskargagarri jartzen duguna ez da POa bakarrik,
> ezta POa eta MOa, baizik eta WP oso bat: PHP fitxategiekin, irudiekin,
> euskarazko MOekin, eta abar. Konfigurazio fitxategia euskaratzeko
> ohitura daukagu, pakete hori instalatzerakoan lehenetsitako hizkuntza
> euskara izan dadin eta konfigurazio fitxategiko aukerak euskaraz
> azalduta egon daitezen. Hemen duzu diodan azken honen adibide bat:
> http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/tags/3.0.4/dist/wp-config-sample.php
>
> Beraz, Deploy hori egin aurretik, SVNra gauza dexente igo behar dela
> kontutan izan. Librezalen orain arte, frogetako instalazio bat egin izan
> dugu, fitxategi guztiak eta batez ere euskaraketa ondo dagoela
> ziurtatzeko (hitzen bat luzeegia ez dela eta menuetan txarto ikusten
> dela, eta abar). Beraz, WP 3.3-beta2-a zuk prestatuko baduzu, gogoratu
> zehetasun hauek, euskaratu daitezkeen PHP bat baino gehiago bait dago.
> Laguntza behar izanez gero, noski, bota eta saiatuko gara laguntzen.
>


Bai, horretaz konturatu naiz, baina inon ez dut aurkitu defektuzko
dist barruko fitxategi hori(ek), eta horregatik ez ditut kargatu.



> Nik ere parte hartzen dut (zeharka bada ere) SVN eta GIT gordailuak
> erabiltzen dituzten proiektuetan eta gure egoera hau zertxobait
> desberdina delakoan nago. Gu ez gara garatzaile talde bat WP etengabe
> mantentzen ari garenak, baizik eta noizbehinka, WP bertsio finko bat
> euskaratzen dugunak. Horregatik ez dut beharrezkoa ikusten guk "trunk"
> direktorioa erabiltzea. Baina noski, badirudi zu indar askorekin heldu
> zarela eta bertsio guztiak euskaratzeko gogoa baduzu, ziur aski "trunk"
> erabiltzea erosoagoa egingo zaizu. Orain arte "tag" bat edo beste
> euskaratzearekin nahiko izan dugu. Baina "trunk" erabili nahi baduzu,
> aurrera. Zu zeu :-)
>

Ez, ez, ez diot horrela egin behar denik, komunitateak lan egiten duen
moduan jarraituko dut nik ere lanean.

Kuriosoa iruditu zait, beste hizkuntzetan ere trunk-ak hutsik ikusi ditudalako.

Komentario bat besterik ez zen.


Mikel



-- 
Mikel Larreategi
http://eibar.org/blogak/erral/es



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago