[Librezale] WordPress 3.2ren eta TwentyEleven "itxura"ren itzulpenak

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Urr 24, 12:44:57, CEST 2011


al., 2011.eko urrren 24a 08:43(e)an, Mikel Larreategi(e)k idatzi zuen:
> txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urrren 19a 13:23):
>>
>> Aupa:
>>
>> Mikel, Pootlen erabiltzailea daukazula ikusi dut eta WordPress proiektuan
>> baimen bereziak eman dizkizut. eu.wordpress.org dagokionez, ez zait argi
>> geratu Zé-k zer egin duen [1] baina ni badaezpada, eu.wordpress.org blogean
>> sartu eta Julen eta biok bezala editorea izateko baimena bidali dizut
>> e-mailera. Ea funtzionatzen duen...
>>
>> [1]
>> http://wppolyglots.wordpress.com/2011/10/17/im-requesting-svn-commit-access-in-order-to-2/#comments
>>
> 
> Nik ere ez dakit zer egin duen zeren ez dut SVNan baimenik...
> Zuetakoren batek POa hartu eta SVNra kargatu badezake gero Deploy
> eskaera egin eta eu.wordpress.org-etik deskargagarri ager dadin...

eu.wordpress.org-en deskargagarri jartzen duguna ez da POa bakarrik,
ezta POa eta MOa, baizik eta WP oso bat: PHP fitxategiekin, irudiekin,
euskarazko MOekin, eta abar. Konfigurazio fitxategia euskaratzeko
ohitura daukagu, pakete hori instalatzerakoan lehenetsitako hizkuntza
euskara izan dadin eta konfigurazio fitxategiko aukerak euskaraz
azalduta egon daitezen. Hemen duzu diodan azken honen adibide bat:
http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/tags/3.0.4/dist/wp-config-sample.php

Beraz, Deploy hori egin aurretik, SVNra gauza dexente igo behar dela
kontutan izan. Librezalen orain arte, frogetako instalazio bat egin izan
dugu, fitxategi guztiak eta batez ere euskaraketa ondo dagoela
ziurtatzeko (hitzen bat luzeegia ez dela eta menuetan txarto ikusten
dela, eta abar). Beraz, WP 3.3-beta2-a zuk prestatuko baduzu, gogoratu
zehetasun hauek, euskaratu daitezkeen PHP bat baino gehiago bait dago.
Laguntza behar izanez gero, noski, bota eta saiatuko gara laguntzen.

> 
> 
> Bestalde, itzulpenen SVNaren kontua oso arraro ikusten dut, badirudi
> dena (lan teknikoa barne) itzultzaileen esku uzten dutela... Lanean
> erabiltzen dugun Plone produktuaren itzulpena bestelakoa da, han SVNa
> erabiltzen da zuzenean eta itzulpen berri bat dagoenean, hizkuntza
> guztietako PO fitxategiak automatikoki sortzen dira. Gero itzulpen
> bakoitzaren mantainerrek itzulpenak egin eta SVNan bertan kargatzen
> dituzte eta noizean behin itzulpen paketearen bertsio berriak
> deskargatzen dira.
> 
> Hori diot zeren SVNan lan egiteko ohiko modua 'trunk'-ean gauzak
> egiten joan eta behar diren 'tag'-ak sortzea da, baina hemen 'trunk'-a
> hutsik dago :S
> 
> Ez du garrantzirik, baina beno :)

Nik ere parte hartzen dut (zeharka bada ere) SVN eta GIT gordailuak
erabiltzen dituzten proiektuetan eta gure egoera hau zertxobait
desberdina delakoan nago. Gu ez gara garatzaile talde bat WP etengabe
mantentzen ari garenak, baizik eta noizbehinka, WP bertsio finko bat
euskaratzen dugunak. Horregatik ez dut beharrezkoa ikusten guk "trunk"
direktorioa erabiltzea. Baina noski, badirudi zu indar askorekin heldu
zarela eta bertsio guztiak euskaratzeko gogoa baduzu, ziur aski "trunk"
erabiltzea erosoagoa egingo zaizu. Orain arte "tag" bat edo beste
euskaratzearekin nahiko izan dugu. Baina "trunk" erabili nahi baduzu,
aurrera. Zu zeu :-)

Goraintziak,

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago