[Librezale] WordPress 3.2ren eta TwentyEleven "itxura"ren itzulpenak

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Urr 23, 17:38:14, CEST 2011


az., 2011.eko urrren 19a 13:24(e)an, Mikel Larreategi(e)k idatzi zuen:
> txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urrren 19a
> 13:23):
> 
>> On Sat, 15 Oct 2011 18:31:27 +0200, Mikel Larreategi wrote:
>>
>>> Pootlen ez dago TwentyEleven theme-aren itzulpena. Gure proiektu
>>> baterako prestatu dut baina ez dakit non partekatu...
>>>
>>> Hainbat leku ikusi ditut itzulpenekin baina ez dago kontua
>>> eguneratuta... WordPress-en SVNan
>>> (http://svn.automattic.com/**wordpress-i18n/eu/trunk/<http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/trunk/>), GlotPressen
>>> (http://translate.wordpress.**org/projects<http://translate.wordpress.org/projects>[2]), Librezaleren Pootle-n,
>>>
>>> ...
>>>
>>> Ez dakit prozedura egokia zein den, laguntzerik?
>>>
>>> Mikel Larreategi
>>>
>>
>> Aupa:
>>
>> Mikel, Pootlen erabiltzailea daukazula ikusi dut eta WordPress proiektuan
>> baimen bereziak eman dizkizut. eu.wordpress.org dagokionez, ez zait argi
>> geratu Zé-k zer egin duen [1] baina ni badaezpada, eu.wordpress.orgblogean sartu eta Julen eta biok bezala editorea izateko baimena bidali
>> dizut e-mailera. Ea funtzionatzen duen...
>>
> 
> JAso dut konfirmazio emaila, arratsaldean probatuko dut eta esango dizuet ea
> arazorik dudan.

Lortu zenuen eu.wordpress.org-eko editore izatea?

Administrazio gunean sartzen zarenean, nahi baduzu ikustalditxo bat bota
menuko "Tools" aukeraren barruan dauden "eu-(r)entzako itzulpenak" eta
"Deply Request" aukera-atalei. Nik erdi ahaztuta ditut, baina 3.3
bertsioa euskaratzen dugunean gogoratu beharko dugu :-)

TwentyEleven itxurari dagokionez, GlotPress-eko kide batekin hitz egin
dut (IRC bitartez [1]) eta GlotPress erabiltzea guztiz hautazkoa dela
azaldu dit. WordPress-eko garatzaileek itzultzaileei laguntzeko jarri
duten tresna bat dela. Beraz, guk Pootle-ekin aukera berdinak (edo
gehiago) dauzkagunez, TwentyEleven itxuraren euskaraketa gure Pootle-en
kudeatzea ikusten dut egokiena. Mikel, bidal iezadazu prestatu duzun PO
fitxategia edo igotzazu zuk zeuk Pootle-era zeuk (orain horretarako
baimenak dituzu).

[1]
https://irclogs.wordpress.org/chanlog.php?channel=wordpress-polyglots&day=2011-10-23&sort=asc

Goraintziak,

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago