[Librezale] Spam-a foroan

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
Al, Urr 3, 14:58:47, CEST 2011


Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
urrren 03a 14:48):

> al., 2011.eko urrren 03a 13:40(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
>
>  Spam eraso larria ari da jasaten Librezaleren foroa atzotik. Foroa
>> "mantenimendu" moduan utzi dut, uste dut horrela inork ezingo duela mezu
>> berririk argitaratu foroan.
>>
>>
>> Mantenimendu modua kenduko dut spam erasoa amaitzen denean. Bitartean,
>> spam mezuak ezabatzen joango naiz.
>>
>>
>> Ba al daki inork nola konpondu arazo hau?
>>
>>
> Logak gainetik begiratzen aritu naiz eta ikus daiteke IP desberdinetatik
> ausazko POST eskaerak daudela. Ez dira ordu tarte zehatz batera mugatzen.
>
> Akismet plugina jarrita dagoela kontuan hartuta, zerbait izatekotan
> aplikazioaren ahuluneren bat baliatuz erasotzaileek bidalketak egin
> dituztela izan liteke.
>
> Ez nago ziur FluxBBren zein bertsio daukagun instalatuta (1.4RC1? ideiarik
> bai Mikel?), baina eguneraketa egiteak kalterik ez luke ekarriko.
>
>
Ba oraintxe ez dakit zein bertsio dugun baina azkenekora eguneratuko det
atsaldean (inor aurreratzen ez bazait behintzat).
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111003/2ce9db58/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago