[Librezale] Spam-a foroan
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Urr 3, 14:48:35, CEST 2011
al., 2011.eko urrren 03a 13:40(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> Spam eraso larria ari da jasaten Librezaleren foroa atzotik. Foroa "mantenimendu" moduan utzi dut, uste dut horrela inork ezingo duela mezu berririk argitaratu foroan.
>
>
> Mantenimendu modua kenduko dut spam erasoa amaitzen denean. Bitartean, spam mezuak ezabatzen joango naiz.
>
>
> Ba al daki inork nola konpondu arazo hau?
>
Logak gainetik begiratzen aritu naiz eta ikus daiteke IP desberdinetatik
ausazko POST eskaerak daudela. Ez dira ordu tarte zehatz batera mugatzen.
Akismet plugina jarrita dagoela kontuan hartuta, zerbait izatekotan
aplikazioaren ahuluneren bat baliatuz erasotzaileek bidalketak egin
dituztela izan liteke.
Ez nago ziur FluxBBren zein bertsio daukagun instalatuta (1.4RC1?
ideiarik bai Mikel?), baina eguneraketa egiteak kalterik ez luke ekarriko.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago