[Librezale] Buber Sariak 2011

ibai a bildua oihanguren.com ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Aza 30, 16:46:25, CET 2011


Txopirekin ados, ni D aukeraren alde. Kontra egitekotan denon oniritzia
izan beharko lukeela uste dut, eta hori zaila da batez ere denbora
gutxirekin.

> On Wed, 30 Nov 2011 10:47:03 +0100, patxi gaztelumendi wrote:
>> Niri Txopiren adibide guztiak gustatzen zaizkit.
>> Argudiaketa oso ideologiko eta potentea dauka, eta bat nator.
>>
>> Horregatik, SARIA hartu, uko egin eta manifestu bat irakurriko
>> nuke... eta manifestu hori han bertan zabaldu.
>
> Aukera hori azter liteke (suposatzen duzun bezala saria emango digutela
> suposatuz noski...), baina denbora naikorik ez dugulakoan nago.
> Zerbaiten kontra egitea adostea, beti da zailagoa zerbaiten alde egitea
> adoste baino. Eta badu bere zentzua, nire ustez, zerbaiten kontra
> egiteak arrisku gehiago izaten bait ditu (askotan baita aukera gehiago
> ere).
>
> Baina kontua da e-maila egunero irakurtzen ez dutenek edo zerrenda
> honen edukiak egunero jarraitzen ez dituztenek, talde osoaren izenean
> gutxi batzuek bere arriskuak dituen erabaki bat hartzea egokia ez dela.
> Nik behintzat ez dut egokia ikusten.
>
>>
>> Agian software librea eta euskararen burrukari... erakustaldi txukun
>> bat egin diezaiokegu.
>>
>> Bestela, beldur naiz...k ritika  honek, ez duela gure posta
>> zerrendaren muga gaindituko.
>
> Talde hau hain zabala izanik, nik horrekin kontatzen dut. Eta
> pertsonalki ez zait axola.
>
> Garrantzitsuena, talde bezala zer egin nahi dugun erabakitzea da.
> Zergatik ez diegu erantzuten hain denbora gutxian ezer adosteko
> denborarik izan ez dugula eta sari horietan parte hartu nahi dugunik ere
> argi ez daukagunez, gure hautagaitza kentzea nahi dugula (D aukera)?
> Gero, datozen egunotan, behar dugun denborarekin, testutxo bat adostu
> dezakegu eta gure blogean argitaratu. Zer iruditzen?
>
>>
>> Software librea eta batez ere... gure lan egiteko moduaren aldeko
>> manifestu bat egin dezakegu... beste pitokeria hauek, eta beste
>> handiago batzuk salatzeko.
>>
>> Txopiren argudiaketa osoarekin bat egiten dut, berriz diot.
>>
>> Egurra kapitalismoari, inposaketari eta enprendedoreen iruzurrari.
>>
>> izan euskaldun, izan libre.... ozen eta gogotsu!
>>
>> patxiQ
>
> Bukatzeko informazio pizkat gehitu nahi nuke. Zita hau, Metabolik
> BioHacklab-en orain dela 5 urteko izan genuen eztabaida batekoa da,
> Internet&Euskadiko blogean argitaratzen ari ziren "artikulu" polemiko
> batzuei buruz zen:
> t> Jose Antonio, si tú eres la persona que ha escrito ese texto y
> además te
> t> reafirmas en el uso del calificativo "antro", creo que perjudicas
> más a
> t> este hacklab y al software libre en general que lo que le ayudas. Yo
> creo
> t> que relacionar continuamente el software libre con ETA[1] o con el
> t> comunismo[2] nos perjudica. Plantear el paso de Microsoft al
> software
> t> libre como un dilema insalbable[3] tampoco nos ayuda. Utilizar el
> término
> t> hacker[4] para hablar de un pervertido al que han detenido también
> nos
> t> perjudica.
> t>
> t> [1]
> t>
> http://www.interneteuskadi.org/blog/eta-recomienda-utilizar-photoshop-o-picture-publisher/
> t> [2]
> http://www.interneteuskadi.org/blog/%c2%bfes-el-software-libre-una-here/
> t> [3]
> http://www.interneteuskadi.org/blog/%c2%bfmicrosoft-o-software-libre/
> t> [4]
> http://www.interneteuskadi.org/blog/un-hacker-chantajea-a-una-menor-par/
>
> Eztabaida osoa publikoa da eta nahi duenak irakur dezala (Interneteko
> bilatzaileek irakurri dute :-):
> https://listas.sindominio.net/pipermail/hacklab-leioa/2006-September/thread.html#8252
>
> Agur t'erdi,
>
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago