[Librezale] Buber Sariak 2011
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Aza 30, 12:43:22, CET 2011
On Wed, 30 Nov 2011 10:47:03 +0100, patxi gaztelumendi wrote:
> Niri Txopiren adibide guztiak gustatzen zaizkit.
> Argudiaketa oso ideologiko eta potentea dauka, eta bat nator.
>
> Horregatik, SARIA hartu, uko egin eta manifestu bat irakurriko
> nuke... eta manifestu hori han bertan zabaldu.
Aukera hori azter liteke (suposatzen duzun bezala saria emango digutela
suposatuz noski...), baina denbora naikorik ez dugulakoan nago.
Zerbaiten kontra egitea adostea, beti da zailagoa zerbaiten alde egitea
adoste baino. Eta badu bere zentzua, nire ustez, zerbaiten kontra
egiteak arrisku gehiago izaten bait ditu (askotan baita aukera gehiago
ere).
Baina kontua da e-maila egunero irakurtzen ez dutenek edo zerrenda
honen edukiak egunero jarraitzen ez dituztenek, talde osoaren izenean
gutxi batzuek bere arriskuak dituen erabaki bat hartzea egokia ez dela.
Nik behintzat ez dut egokia ikusten.
>
> Agian software librea eta euskararen burrukari... erakustaldi txukun
> bat egin diezaiokegu.
>
> Bestela, beldur naiz...k ritika honek, ez duela gure posta
> zerrendaren muga gaindituko.
Talde hau hain zabala izanik, nik horrekin kontatzen dut. Eta
pertsonalki ez zait axola.
Garrantzitsuena, talde bezala zer egin nahi dugun erabakitzea da.
Zergatik ez diegu erantzuten hain denbora gutxian ezer adosteko
denborarik izan ez dugula eta sari horietan parte hartu nahi dugunik ere
argi ez daukagunez, gure hautagaitza kentzea nahi dugula (D aukera)?
Gero, datozen egunotan, behar dugun denborarekin, testutxo bat adostu
dezakegu eta gure blogean argitaratu. Zer iruditzen?
>
> Software librea eta batez ere... gure lan egiteko moduaren aldeko
> manifestu bat egin dezakegu... beste pitokeria hauek, eta beste
> handiago batzuk salatzeko.
>
> Txopiren argudiaketa osoarekin bat egiten dut, berriz diot.
>
> Egurra kapitalismoari, inposaketari eta enprendedoreen iruzurrari.
>
> izan euskaldun, izan libre.... ozen eta gogotsu!
>
> patxiQ
Bukatzeko informazio pizkat gehitu nahi nuke. Zita hau, Metabolik
BioHacklab-en orain dela 5 urteko izan genuen eztabaida batekoa da,
Internet&Euskadiko blogean argitaratzen ari ziren "artikulu" polemiko
batzuei buruz zen:
t> Jose Antonio, si tú eres la persona que ha escrito ese texto y
además te
t> reafirmas en el uso del calificativo "antro", creo que perjudicas
más a
t> este hacklab y al software libre en general que lo que le ayudas. Yo
creo
t> que relacionar continuamente el software libre con ETA[1] o con el
t> comunismo[2] nos perjudica. Plantear el paso de Microsoft al
software
t> libre como un dilema insalbable[3] tampoco nos ayuda. Utilizar el
término
t> hacker[4] para hablar de un pervertido al que han detenido también
nos
t> perjudica.
t>
t> [1]
t>
http://www.interneteuskadi.org/blog/eta-recomienda-utilizar-photoshop-o-picture-publisher/
t> [2]
http://www.interneteuskadi.org/blog/%c2%bfes-el-software-libre-una-here/
t> [3]
http://www.interneteuskadi.org/blog/%c2%bfmicrosoft-o-software-libre/
t> [4]
http://www.interneteuskadi.org/blog/un-hacker-chantajea-a-una-menor-par/
Eztabaida osoa publikoa da eta nahi duenak irakur dezala (Interneteko
bilatzaileek irakurri dute :-):
https://listas.sindominio.net/pipermail/hacklab-leioa/2006-September/thread.html#8252
Agur t'erdi,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago