[Librezale] Kalean da mugikorrerako Firefox 4
    Julen Ruiz Aizpuru 
    julenx a bildua gmail.com
       
    As, Mar 29, 16:17:59, CEST 2011
    
    
  
Aupa!
Firefox 4 kaleratu eta astebetera, mugikorrerako Firefox 4ak argia ikusi 
berri du, Android eta Maemo plataformetarako, kasu honetan.
Dakidanagatik Maemoko bertsioak hizkuntza guztiak pakete bakarrean 
biltzen ditu. Androidekoaren kasua zein den ez dakit. Ezta ere 
mugikorrik gabe ezin jakin onartutako sistema bakoitzean euskaraz 
erabiltzeko aukerarik egin daitekeen. Inork konfirma balezake, hobe.
Zuen telefonoetatik ondorengo helbidean deskarga dezakezue:
https://www.mozilla.com/eu/m/
Ondo segi!
Julen.
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago