[Librezale] Fwd: [Activemembers] Contributor Bios

ibai a bildua oihanguren.com ibai a bildua oihanguren.com
Or, Mar 11, 16:58:15, CET 2011


> og., 2011.eko marren 10a 23:09(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
>> Gabon,
>>
>> Mozilla Europeren posta-zerrendara mezu hau bidali dute. Mozillaren
>> webean proiektuan lagundu dutenen zerrenda bat egon ohi da, eta
>> oraingoan zerrenda hau txukundu nahi dute. Horretarako, laguntzaile
>> nagusien ("top contributors") argazki bat eta deskribapen txiki bat
>> behar dute.
>>
>>
>> Orain arte Ibon, Julen eta neroni agertu gara, baina Mozilla Europe
>> webaren itzulpenean parte hartu dugulako-edo. Uste dut orain "top
>> contributors" horietan ni adibidez ez nintzela egon beharko, azkenaldian
>> oso gutxi egin dudalako. Ez dute esan zenbat laguntzailerentzako lekua
>> dagoen...
>
> -1
>
> Zuk agertu *behar* duzu nik uste.
>

Jaja, bueno, neri berdin zait. Baina uste dut jende gehiago ere agertu
beharko litzakeela. Adibidez, Ander, zu ere behintzat bai.

>> Nork agertu nahi du? (edo nor agertu beharko litzake?)
>>
>
> Nire iritzian webguneetarako itzulpenak egin dituen edonor, ekarpenaren
> tamainari begiratu gabe.
>

Bigarren email batean argitzen dutenez, laguntzaileetan agertu behar
direnak edozein proiektutan lagundu dutenak dira, ez soilik itzulpenetan,
eta ezta webguneetarako itzulpenetan. Uste dut aurrekoetan agertzen
ginenak webetako itzultzaileak bakarrik ginela, baina oraingoan badirudi
hau aldatu nahi dutela...

> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago