[Librezale] Statusneten itzulpenean akats txiki bat

txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Eka 29, 11:14:10, CEST 2011


 On Wed, 29 Jun 2011 10:09:02 +0200, Julen Ruiz Aizpuru 
 <julenx a bildua gmail.com> wrote:
> az., 2011.eko ekaren 29a 08:55(e)an, Asier Arsuaga(e)k idatzi zuen:
>> Pootlen ba al dago kate konkretu bat aurkitzeko modurik? Nola aurki
>> dezaket 2011. lerroa pootleko statusnet itzulpenean? Poedit bidez
>> detektatu dut, euskerako itzulpenean %2$ idatzia dagoela %2$s 
>> beharrean,
>> s-rik gabe dago alegia.
>> "%1$s's request for %2$s" dioen lerroan dago akatsa. Terminal bidez 
>> make
>> bat egiteko aukera dudan bezin pronto jarriko dugu euskerazko 
>> itzulpena
>> http://status.blogsoviet.com helbidean martxan frogarik egin nahi 
>> baduzue.
>> Mila esker itzulpenean aritu zareten guztioi.
>>
>
> Asier,
>
> Horretarako kate zehatza bilatu baino, Pootlek dakartzan
> kalitate-egiaztapenak erabiltzea gomendatzen dizut. 'Berrikusi'
> fitxara joanez gero, huts egindako egiaztapenen zerrenda bistaratuko
> zaizu.
>
> Zuk diozun akatsa printf motakoa da, aldagai horiek printf erabiliz
> sortuak izaten baitira oro har[1].
>
> 'Berrikusi' fitxa horretan bertan egiaztapen gehiago daude eta, behin
> itzulpena osatuta dagoenean, merezi du horri begiradatxoa ematea
> errore kritikoak saihesteko (itxi gabeko X/HTML etiketak, osatu 
> gabeko
> aldagaiak...).
>
> Noski, Pootlek ez du %100ean asmatuko eta positibo faltsuak ere ager
> daitezke. Horretarako, uneko itzulpen-unitatearen eskuinaldean, huts
> egindako egiaztapenak jartzen duen tokia, X bat dago egiaztapen 
> horiek
> alboratzeko.
>
> Kasurik "okerrenean" bilaketa ere egin dezakezu. Goian eskuinaldean
> daukazu bilaketa-koadroa; aukera ematen dizu bilatzeko iturburu- eta
> helburu-testutan eta, hala nola, PO fitxategiko iruzkin eta
> kokalekuetan.
>
> Azkenik, mahaigaineko Virtaal[2] itzulpen-editoreak ere badauzka
> Pootleren kalitate-egiaztapen berak egiteko gaitasuna.
>
> Espero dut lagungarri izatea.
>
> [1]
> 
> http://pootle.librezale.org/eu/statusnet/statusnet-core_eu.po/translate/?matchnames=printf
> [2] http://librezale.org/wiki/Virtaal

 Positibo faltsuak kentzearena ez nekien. Eskerrik asko azalpenengatik 
 Julen. Zuri esker gutxi-gutxika Pootle erabiltzen ikasten goaz :-)

 Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago